Pablo Muñoz Trigo

Ingurumeneko Zuzendari Nagusia

Pablo Muñoz Trigo

 

Izendapena

155/2019 Foru Dekretua, abuztuaren 14koa, Pablo Muñoz Trigo jauna Ingurumeneko zuzendari nagusi izendatzen duena.

 

 

Harremanetarako

González Tablas kalea 9, 4.solairua 31005 Iruñea Tfnoa: 848 421492 pmunoztr@navarra.es

Datu biografikoak


1962an Castejon-en jaiotakoa. Bikotekidearekin bizi da eta seme bi ditu.

Mendiko Ingeniaria da Madrilgo Unibertsitate Politeknikoaren eskutik (1986). Jakako (Hueska) C.S.I.C Ekologia Institutu Pirenaikoan doktoretza ikasketak egin zituen eta 1989an Mendiko Ingeniari Doktore titulua jaso zuen Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan. Hirueleduna da: Euskara-Gaztelera-Frantzesa eta Ingeleseko oinarrizko ezagupena du.

Bere ibilbide profesionala 1988an hasi zuen Biotema S.L. enpresan bazkide sortzaile eta langile moduan hasi zuen, lurralde-antolamendu, ingurumen-inpaktu eta baserri-ingeniaritzaren gaineko proiektu eta ikerketak egiten dituen enpresa aholkulari batean.

1990tik Nafarroako Gobernuaren funtzionarioa da. Data horretatik 1996rarte Bitarteko Naturalaren Sekzioan egin zuen lan. 1996an Baso Kudeaketarako Sekzioan hasi zen eskualde kantabriarraren kudeaketaz arduratuz. 2005ean, meritu-lehiaketaren bitartez, eskualde horren Bulego Buruzagitza lortu zuen. 2005ean, meritu-lehiaketaren bidez ere, Habitat-Sailaren buruzagitza lortu zuen, kontserbaziora eta flora, fauna eta gune naturalen babesaren alde aritzen den Saila.

2015-2017 urteen bitartean, Gestión Ambiental de Navarra S.A. (GAN-NIK) enpresa publikoan zuzendari-kudeatzaile lanak egin zituen, bere ingurumen-politiken laguntzarako Nafarroako Gobernuaren Baserri-Garapeneko eta Ingurumen Departamentura adskribatutako erakundea.

2017tik gaur egun arte, Erdi Eremu Eskualde eta Erriberako Kudeaketa Sekzioko Mendiko Ingeniari moduan egin du lan.

2019ko abuztuan, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren Ingurumeneko Zuzendari Nagusi izendatu zuten.

Zein jarduera publiko eta pribatutarako jaso duen baimena

Ez du inolako jarduera publiko edo pribaturik bateragarritasun eskaera beharrezkoa duenik.

Ordainsariak

Soldata: 69.970,02 euro, 2019rako gordina/urtean.

Kargua uztean jasotako kalte-ordainak, halakorik bada

Batere ez.

Onura Sozialak eta gauzatan ordaintzea

Ez du halakorik jasotzen.
Zein erakunde publiko eta sozietatetako kide anitzeko organo eta administrazio kontseiluetan parte hartzea: Laister argitaratuko da