Pablo Roncal Los Arcos

Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendari Nagusia

Pablo Roncal Los Arcos

 

Izendapena

111/2019 Foru Dekretua, abuztuaren 14koa, Pablo Roncal Los Arcos jauna Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendari Nagusi izendatzen duena.

 

 

Harremanetarako

Karlos III.na etorbidea 2, 2. solairua31002 Iruñea Tfnoa: 848 423510 pj.roncal.losarcos@navarra.es

Datu biografikoak


Burlatan jaio zen 1965. urtean. Bi alaba ditu.

Komunikazio Zientziak ikasi zituen Nafarroako Unibertsitatean (1983-88).

Kazetari gisa hasi zuen bere ibilbide profesionala, Navarra Hoy (1989-1994) eta Diario de Noticias (1994-2006) egunkarietan. 2012ko abuztuan, CaixaBank aurrezki kutxan hasi zen lanean, Banca Civica bankoa erakunde honekin bat egin ondoren.

Hortik aurrera, Nafarroako CaixaBank-eko Lurralde Zuzendaritzako Komunikazio arduraduna izan da. 2014ko abuztura arte, Nafarroan, Aragoin eta Errioxan aritu zen, eta hurrengo 5 urteetan bere erantzukizuna Nafarroako Foru Erkidegora mugatu da.

019ko abuztuan, Herritarrekiko Harremanetako Departamentuaren baitan, Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako zuzendari nagusia izendatua izan da.
 

Zein jarduera publiko eta pribatutarako jaso duen baimena

Ez du inolako jarduera publiko edo pribaturik bateragarritasun eskaera beharrezkoa duenik.

Ordainsariak

Soldata: 60.553,36 euro gordina/urtean.

Kargua uztean jasotako kalte-ordainak, halakorik bada

Batere ez.

Onura Sozialak eta gauzatan ordaintzea

Ez du halakorik jasotzen.
Zein erakunde publiko eta sozietatetako kide anitzeko organo eta administrazio kontseiluetan parte hartzea Laister argitaratuko da.