Roi Villar Vázquez

Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Kabinete burua

Roi Villar Vazquez

 

Izendapena

Foru Agindua, 2019ko abuztuaren 8koa,  Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kotseilariak emana, Roi Villar Va jauna Kabineteko burua izendatzen duena.

 

 

Kargu uztea

Datu biografikoak


1987an Konpostelako Santiagon jaiotakoa.

Bioteknologian lizentziaduna da Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan (2009) eta sendagaien I+D+c masterrean espezializatu zen Bartzelonako Unibertsitatean. Gaur egun, Evaden, Program for Management Development (PMD) ikasten ari da.

Bere ibilbide profesionala Novartis-en inmunologiaren alor terapeutikoan hasi zuen. Geroago, Ikerketa Biologikoen Zentroan (CSIC) hasi zen, PROAlt konpainiarekin lankidetzan, autoantigorputzak oinarri dituen kolon minbizia diagnostikatzeko kita garatzeko Ikerkuntza-proiektu batean lan eginez. Horri esker, Cum Laude doktoretza lortu zuen Madrilgo Complutense Unibertsitatean, eta Europako Proteomikaren Elkarteak (EuPA) gazte ikerlari gisa aitortu zuen.

2012.urtean, zientzialariei dibulgazio zientifikoaren bidez, funtsak jasotzea erdiesten duen iLoveScience plataformaren marketing, erlazio eta inbertsio arduradun eta fundatzailea izan zen.

2014.urtean, Capital Cell Osasun eta Bioteknologia enpresen inbertsio kolektiborako plataformarekin bat egin zuen Komunikazio eta Marketing zuzendari bezala. 2015 eta 2016 urteen bitartean, Health 2.0 Madrid Osasun digitaleko enpresa-sorkuntzaren inguruko topaketak zuzendu zituen eta aholkulari bezala aritu zen StartUp Bootcamp Digital Health edo Imagine IF-Innovation Forum bezalako enpresetan.

Gainera, ComunicaBiotec Bioteknologiaren alorreko komunikatzaileen elkarteko sortzaile eta zuzendaria da. PRNoticias taldeak bioteknologiaren inguruan garatutako OndaBiotec irrati saio denboraldi bat aurkeztu zuen. 2017an Biocat enpresan hasi zen nazioartekotze buru bezala osasunaren zientzien alorreko enpresak eta ikerketa egituren nazioartekotze prozesuan eta Kataluniako BioRegion-aren hedapen globalean lagunduz.

2019an, enpresen kudeaketarako Harvard Business School Onlie “CORe” ziurtagiria lortu zuen. Halaber, apirilean, Iruñeko presidente gisa, Teknologia Zientzia eta Berrikuntzan Sexu eta Genero Aniztasunerako Elkartea, PRISMA, sortu zuen.

2019ko abuztuan, Unibertsitate, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariaren Kabineteko buru izendatu dute.

Eginkizunak

1. Kontseilariari laguntza, aholkularitza eta berehalako laguntza ematea.

2. Kontseilariaren Kabineteko Zuzendaritza..

Zein jarduera publiko eta pribatutarako jaso duen baimena

Ez du inolako jarduera publiko edo pribaturik bateragarritasun eskaera beharrezkoa duenik.

Ordainsariak

Soldata: 56.360,50 euros, gordina/urtean

Kargua uztean jasotako kalte-ordainak, halakorik bada

Batere ez.

Onura Sozialak eta gauzatan ordaintzea

Ez du halakorik jasotzen.