Saioa Eseberri Ilarregi
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Kabinete burua

Saioa Eseberri Ilarregi
Izendapena
Foru Agindua, 2019ko abuztuaren 27koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Saioa Eseberri Ilarregi andrea Kabineteko burua izendatzen duena.
Harremanetarako
González Tablas kalea 9, 4. solairua 31003 Iruñea saioa.eseverri.ilarregui@navarra.es
Datu biografikoak
1981ean Iruñean jaiotakoa. Alaba bat dauka.
Musika Heziketako Magisteritzan diplomaduna da Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eskutik (2003) eta Kazetaritzan Lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitatean (2006).
Bere ibilbide profesionala Euskadi Irratiko albistegietako idazle-esatari (2005-2008) eta Nafarroako albistegi lokaleko editore moduan hasi zuen (2009).
Geroago, Bilboko Onda Vasca-ko albistegi erredakzioan hasi zen ekoizpeneko erredaktore-esatari moduan (2009-2014) eta handik, Iruñara bueltatu zen Nafarroan hedabide
honek duen irratiaren arduradun moduan non 2016arte lan egin duen. Diario de Noticias-en zutabegile ere izan da.
2015-2019 legegintzaldian Nafarroako Gobernuaren Ogasun eta Finantza Politika Departamentuko Kabineteko burua izan zen.
2019ko abuztuan Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren Kabineteko buru izendatu zuten.
Eginkizunak
1. Kontseilariari laguntza, aholkularitza eta berehalako laguntza ematea.
2. Kontseilariaren Kabineteko Zuzendaritza..
2. Kontseilariaren Kabineteko Zuzendaritza..
Zein jarduera publiko eta pribatutarako jaso duen baimena
Ez du inolako jarduera publiko edo pribaturik bateragarritasun eskaera beharrezkoa duenik.
Ordainsariak
Soldata: 56.656,46 euros, 2020rako gordina/urtean
Kargua uztean jasotako kalte-ordainak, halakorik bada
Batere ez.
Onura Sozialak eta gauzatan ordaintzea
Ez du halakorik jasotzen.

