2021-2024 Kanpo Ekintzaren Plana
Erlazionatutako edukiak:
2021-2024ko Kanpo Ekitzaren Plana, Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak eman zuen azaroaren 18ko 94E/2021 Foru Aginduaren bidez onetsi zen, ondoko helburu orokorrarekin.
-Nafarroako Foru Komunitatearen kanpo-ekintza planifikatu, koordinatu, bultzatu eta bistaratzea, Nafarroako Gobernuko beste departamentu batzuekin elkarlanean, Nafarroa Europako eta nazioarteko eragile global eta bereizitzat hartuz.
Lantze prozesua burutu eta gero, hiru helburu operatibo definitu ziren, bakoitza haren ardatz estrategikoari lotuta:
-Lehen helburu operatiboa da Nafarroak Europar Batasunean duen presentzia indartzea, Foru Gobernuko beste departamentu batzuekin lankidetzan (#NavarreInEurope). 1. Ardatza: Nafarroa Europan: diplomacia instituzionala Europar Batasunean.
-Bigarren helburu operatiboa da Nafarroaren mugako kokapenari lotutako lankidetza-foroetan loturak indartzea (#NavarraTransfronteriza). 2. Ardatza: Mugaz gaindiko eta esualde arteko Nafarroa: lankidetza sustatzea.
-Hirugarren helburu operatiboa da kanpoan bizi diren nafarrekiko arreta eta harremana hobetzea, eta gure eskualdearen irudi erakargarria eta segmentatua ezartzea. 3. Ardatza: Nafarroa munduan: Nafarroaren pertzepzioa kanpoan.