2025-2027ko zerga-iruzurraren aurkako borrokarako plana
2025-2027 Iruzur Fiskalaren aurkako Planaren helburu estrategikoa da zerga-betebeharrak borondatez betetzen laguntzea, zerbitzu publikoak finantzatzeko behar diren baliabideak modu zuzen eta nahikoan lortzeko.
Horretarako, planak hiru jarduera-ardatz nagusi ditu:
- Zergadunari informazioa eta laguntza ematea, zerga-betebeharrak betetzen laguntzeko.
- Iruzur fiskala prebenitzeko jarduerak.
- Iruzur fiskala kontrolatzeko jarduerak.
Ardatz bakoitzari dagokionez, Planak jarduera-ildo nagusi batzuk jasotzen ditu, 30 guztira.
Halaber, Planak zeharkako zutabetzat hartzen ditu komunikazioa eta beharrezko giza baliabideak eta baliabide materialak.
Iruzurraren aurka borrokatzeko plan honen aurrerabidearen neurketa eta eraginkortasunaren ebaluazioa jardueraren funtsezko adierazleen multzo baten bidez egingo dira, eta urtebete eta hiru urte bitarteko epean aztertuko dira.
Plana iruzur fiskalaren aurka borrokatzeko batzordean aurkeztu zen. Batzorde hori legebiltzar-taldeetako, sindikatuetako eta beste erakunde sozioekonomiko eta profesional batzuetako ordezkariek osatzen dute.
Plana Nafarroako Gobernuaren 2025eko irailaren 3ko Erabakiaren bidez onartu zen

