Nafarroako Kulturen arteko Bizikidetzaren Estrategia ezartzeko eta horren jarraipena egiteko, Urteko Plan Operatiboak (UPO) egiten dira; horietan, neurriak ekintza espezifikoetan banatzen dira, garatu behar dituzten erakundeen lana errazteko. Lan-metodologia horri jarraiki, 2022aren hasieran, urte horri zegokion Plan Operatiboa egin zen, Administrazioaren barneko lan-dokumentua izanik.
• Nafarroako Kulturen arteko Bizikidetzaren Estrategia 2022 urtearen Plan Operatiboari dagokion Jarraipen-Txostena aurkezten dugu. Bertan zehazten dira planifikatutako ekintzen gauzatze-maila, ekintza bakoitzari lotutako aurrekontua eta Nafarroako Gobernuko sailek 2022an egindako lanaren berri ematen duten beste datu batzuk.
• 2022an, 5 bilera egin dira Harrera Planaren, Kulturen arteko Bizikidetza Estrategiaren eta Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurka Borrokatzeko Planaren gobernantzarekin lotutako parte-hartze espazioetan. Bata, espazio instituzionalari dagokiona; bi, sail arteko eta administrazio arteko espazio teknikoari dagozkionak; bat, gizarte-erakundeen espazio teknikoari dagokiona; eta bestea, herritargoari dagokiona.