Dirulaguntzei buruzko Plan Estrategikoa 2024-2026
Gastu publikoaren kudeaketan efizientzia eta eraginkortasun mailak hobetzeko beharrak eragin du Dirulaguntzei buruzko Plan Estrategikoa prestatzea. Etorkizunean plana prestatu eta kudeatzeak aukera eman behar du zenbait elementuren arteko lotura ahalbidetzeko: lortu nahi diren helburuak, hura aplikatuta eragin nahi diren onura publiko edo sozialak, burutzeko behar den epea, aurreikusten diren kostuak eta haien finantzabideak, betiere, aurrekontu-kontsignazioa egonez gero. Beraz, argitu nahi du zer egiten den dirulaguntzetara bideratutako baliabide publikoekin eta zer emaitza lortzen diren. Azken batean, gai izan behar du egungo behar sozioekonomikoei erantzuten dieten neurtzeko.