Antolatzeko estrategia

Deskribapena:

Antolatzeko estrategia


2016aren hasieran Nafarroako 2014-2020rako Osasun Planari jarraipena egiteko egitura eratu zen, estrategia bakoitzerako arduradunak izendatuz eta batzorde teknikoak egituratuz zegozkien foru aginduen bidez. Orobat 2016an, Osasun kontseilariaren maiatzaren 30eko 199E/2016 Foru Aginduaren bidez, abuztuaren 16ko 328E/2016 Foru Aginduaren bitartez aldatu baitzen, Osasun Planeko Koordinazio Batzordea eta Unitate Teknikoa definitu ziren, eta haren helburuak eta ardurak ezarri, besteak beste batzorde desberdinei sostengu ematea. Batzorde horiek, berriz, kontu eman beharko diote, urtero, Koordinazio Batzordeari, baita Osasun Planaren azken ebaluaziorako txostenak aurkeztu ere berari.