III. Gazteria Planaren ebaluazioa

Karpeta:
2021
Deskribapena:

III. Gazteria Planaren ebaluazioa

2022ko martxoaren 25eko bileran, Gazteriaren Sailarteko Batzordeak 2021ean egindako lana gainbegiratu zuen, III. GFP 2021-2023 hasieran aurreikusitakoaren esparruan, eta oniritzia eman zion 2021eko ebaluazio-txostenari.
 
III. GFPren indarraldiaren lehen urtea amaitu ondoren, 2021eko ebaluazio-txostenak jasotzen zuen aurreikusitako 139 ekintzetatik 136 egin zirela. Horrek % 97,84ko betetze-maila ekarri zuen, alderdi teknikoan. Gauzatutako gastua 55.298.834,55 eurokoa izan zen, hasieran aurreikusitako 55.069.121,52 euroko gastuaren gainean, hau da, % 100,42ko egikaritze ekonomikoa.
 
Nafarroako Gobernuko teknikariek parte hartu zuten ebaluazioan. Gazte Planeko ekintzen xede-biztanleriaren estaldurari edo irismenari dagokionez, batez beste 3,92ko balorazioa lortu zen 5etik, eta 3,84koa, 5etik, ekintzen hedapenari dagokionez.
Gazteen parte-hartzeari dagokionez, 30 urtetik beherako 712 pertsonak erantzun zuten galdetegi batean, eta % 69k adierazi zuten Nafarroako Gazteria Institutuari buruz zekitela; horietatik % 51k erantzun zuten Planean aurreikusitako ekintzaren batean parte hartu zutela. Era berean, jardueren egokitasun-mailaren balorazioa nahiko positiboa izan zen: % 64k baino gehiagok 3rekin ( % 32,72) eta 4rekin ( % 31,60) baloratu zituzten, eta % 5,48k soilik baloratu zituzten ekintzak 1ekin (1etik 5erako eskala batean, non 1 ez zen oso egokia eta 5 oso egokia).