III. Gazteria Planaren ebaluazioa
III. Gazteria Planaren ebaluazioa
III. GFPren indarraldiaren bigarren urtea amaitu ondoren, 2022ko ebaluazio-txostena onartu zuen Gazteriaren Sailarteko Batzordeak 2023ko martxoaren 17an. Txosten horretan jasotzen denez, urtean garatzeko aurreikusita zeuden 140 ekintzetatik 156 egin ziren. Horrek esan nahi du % 111,43 gauzatu dela alderdi teknikoan. Gauzatutako gastua 62.451.306,22 eurokoa da, hasieran aurreikusitako 54.964.392,55 euroko gastuaren gainean, hau da, % 113,62ko egikaritze ekonomikoa. Horrela, hasierako aurreikuspenak gainditu dira, ekintza gehiago garatu dira eta gazteriari buruzko ekintza eta politika publikoetan baliabide ekonomiko gehiago inbertitu dira.
Nafarroako Gobernuko teknikariek ere parte hartu dute ebaluazioan: nabarmentzekoa da hainbat departamentutako 24 administrazio-unitateren lankidetza estua, egikaritzearen ardura baitute.
Gazteen parte-hartzeari dagokionez, 30 urtetik beherako 635 pertsonak erantzun dute galdetegi batean, eta % 77k adierazi dute Nafarroako Gazteriaren Institutuari buruz dakitela; horietatik % 61ek erantzun dute Planean aurreikusitako ekintzaren batean parte hartu dutela. Jardueren egokitasun-mailari buruzko balorazioa ere nahiko positiboa izan da: gazteen % 25,8k 3 batekin baloratu dute, 40,54 (4) eta % 26,12 ( 5) balioetsi dituzte (1etik 5erako eskala batean, 1 ez zen oso egokia, eta 5 oso egokia).