Jarraipen txostena 2023- Pertsona Migratzaileei Harrera Egiteko Nafarroako Plana

Karpeta:
2023
Deskribapena:

Pertsona Migratzaileei Harrera egiteko Plana ezartzeko eta horren jarraipena egiteko, Urteko Plan Operatiboak (UPO) egiten dira; horietan, neurriak ekintza espezifikoetan banatzen dira, garatu behar dituzten erakundeen lana errazteko. Lan-metodologia horri jarraiki, 2023aren hasieran, urte horri zegokion Plan Operatiboa egin zen, Administrazioaren barneko lan-dokumentua izanik.

• Harrera Planaren 2023 urtearen Plan Operatiboari dagokion  Jarraipen-Txostena aurkezten dugu. Bertan zehazten dira planifikatutako ekintzen gauzatze-maila, ekintza bakoitzari lotutako aurrekontua eta Nafarroako Gobernuko sailek 2023an egindako lanaren berri ematen duten beste datu batzuk.

• 2023an, 4 bilera egin dira Harrera Planaren, Kulturen arteko Bizikidetza Estrategiaren eta Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurka Borrokatzeko Planaren gobernantzarekin lotutako parte-hartze espazioetan. Bata, espazio instituzionalari dagokiona; bat, sail arteko eta administrazio arteko espazio teknikoari dagozkionak; bat, gizarte-erakundeen espazio teknikoari dagokiona; eta bestea, herritargoari dagokiona.

Artxiboak: