Etxebizitza arloko IX. Kontrol eta Ikuskapen Plana 2025. eta 2026. urteetarako

Nafarroako Etxebizitza arloko Kontrol eta Ikuskapen Plana bi urtean behin egiten du Etxebizitza Zuzendaritza Nagusiak, eta helburu nagusia da iruzurra prebenitzea Nafarroan etxebizitzen eraikuntzarekin eta erabilerarekin zerikusia duen orotan. Hala artikulatuko da indarrean dagoen legeriak Administrazioari ematen dion ikuskapen-funtzioa.

Gaur egun, Nafarroako Etxebizitza arloko IX. Kontrol eta Ikuskapen Plana dago indarrean 2025. eta 2026. urteetarako. Plana uztailaren 13an onartutako 200E/2025 Foru Aginduaren bidez arautzen da.

El plan prevé el seguimiento de los siguientes aspectos:

  • Etxebizitza libreak eta babestuak sustatzea eta eraikitzea.
  • Birgaitze babestua.
  • Etxebizitza babestua esleitzea eta eskualdatzea, baita haren erabilera gainbegiratzea eta araudia betetzea ere.
  • Bizitegi-merkatu tentsionatuko eremuan ezarritako alokairu-prezioen mugak betetzea.
  • Etxebizitza Zuzendaritza Nagusiaren erregistroetan izena emateko betebeharra betetzea: errentamendu-kontratuen erregistroa eta etxebizitza-edukitzaile handien erregistroa.

 

Helburua da gainbegiratzea Nafarroan betetzen dela etxebizitzen sustapenari, eraikuntzari, salmentari, alokairuari eta erabilerari buruz indarrean dagoen araudia. Etxebizitza babestuen kasuan, gainera, bermatu nahi da etxebizitza horiek behar den gisan esleitzen direla eta etorkizuneko okupatzaileek legez ezarritako baldintzak betetzen dituztela.

Fitxa

Legealdia:
2023-2027
Departamentua:
Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentua
Unitate arduraduna:
Berrikuntza eta Hedapen Zerbitzua
Proposamen mota:
Plana
Data azken gaurkotzea:

Garatutako ekintzak