Etxebizitza arloko VI. kontrol eta ikuskapen plana 2019rako eta 2020rako

Aurreko planek lau ardatz estrategiko zituzten. Plan berriak sei ardatz estrategiko ditu. Lehenbiziko lau ardatzak jada aurreko planetan direnak dira:
 
I. ARDATZA.–Etxebizitzen sustapena eta eraikuntza.
II. ARDATZA.–Etxebizitza babestuaren esleipena.
III. ARDATZA.–Etxebizitza babestuaren transmisioa eta lagapena.
IV. ARDATZA.–Etxebizitza babestuaren destinoa eta erabilera.
 
Hala ere, jada badiren ardatzen baitan jarduketa ildo berriak sartu dira, nagusiki,   Nafarroan etxebizitzarako eskubide subjektiboa arautzen duen abenduaren 26ko 28/2018 Foru Lege indarrean sartu berriaren ondorioz. Honako hauek dira jarduketa lerro berriak:
 
  • Kontrolatzea Eraikinen Ebaluazio Txostena benetan eman den eta emaitza gai izan den edo gai gabezia arinekin, gabezia horiek eskatzeko modukoak direnean eta eraikina unitate familiar bakar baten, pertsona fisiko edo juridikoa, jabetzakoa denean, bizigarritasun zedula ematea edo berritzea eskatu den unean.
 
  • Iraungitako bizigarritasun zedula egiaz eskatu dela egiaztatzea, pertsona juridiko batek jabari osoa, partaidetzaren gehiengoa edo erabilera nahiz gozamenerako eskubide erreal bat duen etxebizitzen kasuan.
 
  • Egiaztatzea adjudikazio-hartzaileek zenbat etxebizitza babesturi egin dioten uko, adostasun zentsutik baztertzeko prozedurari hasiera emateko, Etxebizitza babestuaren eskatzaileen zentsua arautzen duen martxoaren 28ko 25/2011 Foru Dekretuan ezarritako prozeduraren arabera. 
 
  • Kontrolatzea ez dadila iragartzen etxebizitza babestuen edo horietako gelaren baten alokairua egonaldi turistikoetarako, eta ez daitezela xede horretarako erabili.
 
Gainera, aipaturiko foru legeak sartzen dituen berritasunen artean, garrantzia berezia dute errentamenduengatik eta etxebizitza hutsengatik ezarritako kenkari berriek. 
 
Kenkariei dagokienez, aurreikusten da emantzipaziorako errentamendua eta etxebizitzara sarbidea izateko erretamendua (“Emanzipa” eta “David” izeneko programak). Lehenbizikoa zuzenduta dago etxebizitzaren alokairuaren ordainketa erraztera, 23 eta 30 urte bitarteko gazteen kasuan.  Bigarrena zuzenduta dago ordainketa horiek erraztera diru-sarrera gutxiko familia unitateetan. Bi kasuetan ordainketa aurrez eskatzen da, etxebizitza alorrean eskumenduna den departamentuan, zeinak eman eta ordainduko duten, beti ere legean ezarritako baldintzak betetzen badira.
 
 Kenkari horiek eman eta ordaintzea eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpen bidez eginen da eta horrek nahitaez dakar berarekin adierazitakoa egiaztatzeko ikuskapen lana. 
 
Ikuskapen lan horrek, beraz, bidezko egiten du plan honetan ardatz estrategiko berri bat sartzea (5. ardatza), “Laguntzak gazteei eta diru-sarrera gutxiko familia unitateei alokairu errenta ordaintzeko” izenpean.
 
Bestetik, Konstituzio Auzitegiaren 2018ko otsailaren 22ko epaiaren ondotik, etxebizitzarako eskubidea ziurtatzeko neurri urgenteei buruzko uztailaren 2ko 24/2013 Foru Legearen indarraldia ia osorik berreskuratu zen. Lege horrek 10/2010 Foru Legea aldatu zuen, etxebizitza hutsaren kontzeptua ezartzeko, hala adierazteko prozedura arautzeko eta Nafarroako etxebizitza hutsen erregistroa sortzeko. 28/2018 Foru Legeak aipaturiko foru legearen zenbait artikulu aldatu dio, arauaren aplikazio hobe eta argiago bat erdiesteko asmoz.
 
Horregatik guztiagatik, etxebizitza hutsak ikuskatu beharrak beharrezko egiten du “etxebizitza hutsak” izeneko beste ardatz estrategiko bat (6. ardatza) txertatzea planean.
 
Funtsean, aurreko planetan diren lau ardatzak mantentzen dira, horietan foru lege berriko nobedadeak sartuz, eta bi ardatz estrategiko berri gehitzen dira,  errentamenduagatiko kenkarien eta etxebizitza hutsen gainekoak, bereziki bi gaien garrantzia bereziari eta bi esparruetan egin behar diren ikuskapen lan bereziei dagokienez.

Fitxa

Legealdia:
2015-2019
Departamentua:
Eskubide Sozialetako Departamentua
Unitate arduraduna:
Etxebizitzaren Araubide Juridikoaren Atala
Proposamen mota:
Plana
Data azken gaurkotzea:

Garatutako ekintzak