Gazteriaren arloko II Foru Plana 2017-2019

Plana abian jartzeko Nafarroako gazte guztiei zuzendutako prozesu parte-hartzaile bati ekin zitzaion.
 
Prozesu parte-hartzailea hainbat bideren bidez taxutu zen:
 
Lehenik eta behin, inkesta bat egin zen gazteek haiek ukitzen zituzten hainbat alderdiri buruz zuten iritzia ezagutzeko. Emaitzak hiru adin-tarteren arabera jaso eta antolatu ziren: (14-17), (18-24) eta (25-30) urte. Inkesta Nafarroako Gobernuaren Gazteriaren orrian eskuragarri egongo da eta aldi berean egin ziren hainbat ikastetxe, kolektibo eta elkartetan.
 
Bestalde, Nafarroako herri ezberdinetako gazteekin eztabaida taldeak osatu ziren, tokiko teknikari eta informatzaileek eta bestelako gazte eragileek antolatu zituztenak.
 
Maiatza eta ekainaren hasiera Mahai Teknikoek prozesu parte-hartzailearen eta lehenagotik izaten den argibide kuantitatibo guztia jasota ekintzen proposamenak eratu zituzten. Proposamen hauek, Sail ezberdinek onetsita, II Gazteria Planaren zirriborroa osatu zuten. Mahai Tekniko hauek Gobernuko teknikariek, Udaletxetako teknikareik, Gazteriaren Kontseiluak eta bestelako kolektibo eta elkarteetako ordezkariek osatu zituzten.
 
 
Ondoren, irailean, eskualdeetako foroak ireki ziren, eta haien bidez bigarren fase honetan ere gazteek eta gazte eragileek parte hartu zuten proposamenak eginez. Foroak gure geografia osoaren eskualde eta herri ezberdinetan egin ziren. Jaso zen informazio eta ekarpen oro kontuan hartu ziren Planaren behin betiko dokumentua gauzatzeko.
 
Behin betiko dokumentua ere Sailarteko Batzordeak onetsi zuen, eta abenduan Parlamentura helarazi zen bertan onets zedin, eta 2017tik aurrera aplikatu dadin.
 
Nafarroako Kirol eta Gazteriako Institutuak lehenengo prozesu parte-hartzailearen ondorioetatik eratortzen ziren ekintzak txertatu zituen. Horrez gain, departamentu bakoitzarekin lotutako ekintzen jarraipena eta ebaluazioa egin zen. Hortaz, prozesu osoan zehar zuen laguntza ezinbestekoa izan da.

Gazteriaren arloko II Foru Plana,  2017ko ekainak 7an, Nafarroako Gobernuak onetsi zuen. 

Fitxa

Legealdia:
2015-2019
Departamentua:
Kultura, Kirol eta Gazteriako Departamentua
Unitate arduraduna:
Gazteriaren Zuzendariordetza
Proposamen mota:
Plana
Data azken gaurkotzea:

Garatutako ekintzak

2018

2019ko apirilaren 2an, Gazteria Zuzendariordetzaren lokaletan, Ana Herrera Isasi Kultura, Kirol eta Gazteria sailburua izanik, Gazteriaren II. Planaren 2018ko ebaluazio-txostena onartu da Gazteriaren Departamentuarteko Batzordean. Bilera horretan, Nafarroako Gobernuko Zuzendaritza Nagusiek parte hartu dute, eta helburua  2018an egindako ekintzen egokitasuna ebaluatzea izan da, bai eta ekintza horiekin lortu diren emaitzak ere. Bestalde, nolabaiteko eguneratzea ahalbidetzen duen plan malgua denez, Nafarroako gazteen alde sartu beharreko ekintzak hurrengo urterako sartzearen egokitasuna baloratu da. Iaz plan horren 2017ko ebaluazioa egin zen, eta hiru urteko indarraldia duenez (2017-2019);  une honetan plan horren indarraldiaren azken urtea garatzera bideratuta gaude, eta 2019. urtea bukatzean amaitzea aurreikusten da. 2019ko ebaluazioa atari honetan bertan azalduko da 2020aren hasieran, eta hirugarren ebaluazio partziala jasoko da bertan. Horrek amaitutzat emango du II. Gazteria Plan honek barne hartzen duen aldi osoa.  

2017

Nafarroako Kirol eta Gazteria Institutuak amaitu du II. Gazteria Planaren indarraldiko lehen urteko 2017ko ebaluazioa, 2017tik 2019ra bitarteko aldiari dagokiona. Txostena  Gazteriaren Departemetuarteko Batzordean onartu da, 2018ko martxoaren 20an, Kultura, Kirol eta Gazteria sailburu Ana Herrera Isasi buru dela, eta Nafarroako Gobernuko Zuzendaritza Nagusiek parte hartu dute. Planak ekintzen gauzatzearen koordinazioa erraztu nahi du, Nafarroako Gobernu osoarekiko zeharkako plana baita.  

2019

Nafarroako II. Gazteria Planaren 2019ko ebaluazio txostenaren onartzea Apirilaren 24an, Gazteriaren Departamentuarteko Batzordean, bideokonferentzia bidez onartu zen 2019ko II. Gazteria Planaren Ebaluazio Txostena. II. Gazteria Planak gazteei zuzendutako hainbat neurri biltzen ditu, lau ardatzetan oinarrituz, honako arloetan banatuta: hezkuntza, enplegua, etxebizitza, osasuna, kultura, kirola, bizikidetza, gizarteratzea eta aniztasuna, berdintasuna, lurralde-garapena eta ingurumena. 2017-2019ko II. Gazteria Plana indarrean egon den hiru urteetan, aurreikusitako ekintzen % 91,6 egin dira batez bertze, eta aldi horretan exekuzio ekonomikoa % 109koa izan da. Zehazki, 2017rako pentsatutako 149 ekintzetatik 141 burutu ziren; 2018rako pentsatutako 161etatik 144 osatu ziren; eta 2019ko 159etatik 144 gauzatu ziren. 2019an, exekuzio teknikoari dagokionez (aurreikusitako ekintzak eta gauzatutakoak erlazionatuz), ekintzen % 91 burutu dira. Eta exekuzio ekonomikoari dagokionez, iazko aurrekontua dezente igo zela nabarmendu behar da, 19 milioi euro haunditu baitzen. Hori horrela, 2019an % 136koa izan da exekuzio ekonomikoa. Oro har, II. Gazteria Plan honek, Nafarroako Gobernuaren Departamentu desberdinen bitartez, 170 milioi euroko dedikazioa ekarri du, Foru Komunitateko gazteak helburu izan dituzten politika publikoetarako erabiliak izan direnak.   Ondorioak Gazteen parte-hartzea sustatzea, ondorio nagusien artean: Ondorio nagusi gisa, ebaluazio txostenak Gazte Behatokiaren lana azpimarratzen du, populazioaren sektore gazte horren errealitatea ezagutzeko eta Administrazio Publikotik kolektibo horren baldintzak hobetzeko ekimenetan lan egitea ahalbidetu duelako. Era berean, gazteentzako komunikazio-kanal berriak irekitzeko eta hobetzeko beharra nabarmentzen da, haien inplikazioa lortzeko eta kultura parte-hartzailea sustatzeko. Ildo horretan, gazte teknikariak kontratatzea onuragarritzat jotzen da, toki-erakundeetan gazteei zuzendutako politikak gidatzeko beharrezkoak direlako. Era berean, gazteek helduarorako trantsizioan dituzten zailtasunak aipatzen dira, eta ohartarazten da gaur egun gero eta arrisku handiagoa dutela gazteek gizarte-bazterketaren aurrean, eta, beraz, haien baliabideak hobetzearen alde egitea beharrezkotzat jotzen da. Bukatzeko, II. Gazteria Planaren malgutasuna nabarmentzen da, hasieran aurreikusita ez zeuden ekintzak barne hartzen baititu, eta Nafarroako Gobernuaren Departamentu ezberdinetan egiten diren gazte-politiken zeharkakotasunak, koordinazio eta helburuen bateratze mailan hobetu behar duela uste da. II. Gazteria Planaren ebaluazio txostena partaidetza-prozesu bat izan da, kontuan hartuz gazteen balorazioak, ekintzak gauzatzeko ardura duten unitateetako teknikarienak eta Nafarroako Gobernuko departamentuetako zuzendaritza nagusienak. Zehazki, gazteek egindako proposamenen eta iradokizunen artean, honako hauek nabarmentzen dira: hezkidetzaren, harreman afektibo-sexualen eta LGTBIQ+ aniztasunaren arloetako prestakuntza, gazteen enplegua eta etxebizitza eskuratzea, aisialdi osasungarrirako aukera gehiago sustatzea eta adikzioak prebenitzea edo gazteek landa-ingurunean dituzten egoera eta beharrak kontuan hartzea.