Gobernu Irekiaren II. Plana (2025-2028)

Imagen II Plan de Gobierno de Gobierno Abierto

Erlazionatutako edukiak:

2025-2028 aldirako Gobernu Irekiaren II. Planak, Gobernuaren 2026ko urtarrilaren 28ko erabakiaren bidez onetsi baitzen, zehaztu du zer ibilbide-orriri jarraituko zaion integritate publikoan oinarritutako gobernantza irekia, partaidetzazkoa eta gardena finkatzeko eta eredu horretan sakontzeko. 2021-2023 aldirako I. Planaren aurrerapenei segida ematen die, eta erronka demokratiko berriei erantzuten, herritarrak politika publikoen erdigunean jarriz, funtsezko eragile diren heinean, aitzina egiteko demokrazia osoago eta kalitate handiagoko baterantz.

Plana erakundeekin, gizarte-eragileekin eta herritarrekin batera egin da, guztiak sortzaile izan dituen prozesu baten bidez, eta 2028ra arteko konpromisoak eta ekintzak ezarri ditu hainbat arlotan, hala nola herritarren parte-hartzean, gardentasunean, datu irekietan, kontu-ematean, herritarrendako arretan eta integritate instituzionalaren sendotzean, lankidetza publiko-publikoa eta publiko-pribatu-soziala sustatuz, garapen jasangarriaren erronkei aurre egiteko ardatza delakoan.

JARRAIPENA ETA EBALUAZIOA

Planaren jarraipena Nafarroako Gobernuaren Gardentasunerako eta Gobernu Irekirako Departamentuarteko Batzordean eginen da.

Bi ebaluazio eginen dira:

- Tarteko ebaluazioa, 2026-12-31n; txostena 2027-03-31 baino lehen argitaratu beharko da.
- Azken ebaluazioa, 2028ko abenduaren 31n; txostena 2029ko martxoaren 31 baino lehen argitaratu beharko da.
 

Ebaluazio horietan partaidetza nabarmena egon beharko du eta, gutxienez, Herritarren Parte-hartzerako Nafarroako Kontseiluak hartu beharko du parte.

Fitxa

Legealdia:
2023-2027
Departamentua:
Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentua
Unitate arduraduna:
Gobernu Irekiaren eta Herritarrentzako Arretaren Zerbitzua
Proposamen mota:
Plana
Data azken gaurkotzea:

Garatutako ekintzak