Hizkuntza Plana (2023-2027) - Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentua

103/2017 Foru Dekretuak, azaroaren 15ekoak, euskararen erabilera arautzen du Nafarroako administrazio publikoetan, haien erakunde publikoetan eta menpeko dituzten zuzenbide publikoko entitateetan. 6. artikuluak, hizkuntza plangintzari buruzkoak, zehazten du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko departamentu bakoitzak bere hizkuntza plana prestatuko duela, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuaren koordinazioarekin..
 
Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuak egin duen planak, martxoaren 1eko 5/2024 Foru Aginduaz, onartua, aukera emanen du ekintzak 2023-2027 indarraldian gauzatzeko. Izan ere, funtsezko helburua da herritarrei zerbitzuak bi hizkuntzetan emateko aukerari bide ematea da, epe ertain eta luzerako plangintza-prozesu baten baitan, halako moduz non helburu hori progresiboki beteko den, ondoz ondoko planen bidez. Horregatik, lehenetsi egin da gauzagarriak diren ekintza zehatzak egitea, errealitate soziolinguistikoari, legezko esparruari eta herritar euskaldunak zuzenago artatzen dituzten unitateen zehaztapenari erantzuten diotenak.  

Helburuak:

  1. Beharrezko hizkuntza nahitaezkotasuna ezartzea lehentasunezko unitate organikoetan
  2. Euskarazko prestakuntza eskaintzea Departamentuko lehentasunezko unitate organikoei esleituriko langileei
  3. Beharrezko neurriak hartzea euskaraz artatuak izan nahi duten pertsonak hala izan daitezen
  4. Herritarrei ele biko informazio idatzia eskaintzea (digitala eta paperekoa)
  5. Errotulazioa eta informazio elementuak ele bitan, herritarrak artatzeko gune fisikoetan (bulegoak, harreraguneak...): hizkuntza paisaia
  6. Zerbitzu publikoak esleitzeko orduan, hizkuntza irizpideak ezartzea.

Fitxa

Legealdia: 
2023-2027
Departamentua: 
Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentua
Tipo: 
Plana
Dokumentazioa: 
Data azken gaurkotzea: 
2024/03/06, Asteazkena