Irakasleen Urteko Prestakuntza Plana

Irakasleen prestakuntzari dagokionez Hezkuntza Departamentuaren misioa da etengabeko prestakuntzaren plangintza eta garapena lideratzea. Prestakuntza irakasleen eskubidea eta betebeharra den bezala, Hezkuntza-administrazioen eta ikastetxeen erantzukizuna ere bada, azken xedea irakasleen garapen profesionalaren bitartez Nafarroako hezkuntza sistemaren kalitatea hobetzea baita.

Prestakuntzaren diseinua, antolaketa, egitea eta ebaluaketa Hezkuntza Departamentuaren Sail desberdinek gauzatzen dute, Prestakuntza Atala eta Irakasleen Laguntza Zentroen (ILZ) laguntzaz. Beraz, bertatik bertako prestakuntza beharrei ahalik eta hobekien erantzuteko, ikastetxeei aholkularitza emateko eta Prestakuntza Plana garatzeko Nafarroan bost ILZ daude, hau da, Tuteran, Iruñean, Lizarran, Tafallan eta Lekarozen zentro bana.

Era berean, Prestakuntza Atalak 6 ildo estrategiko ezarri ditu, irakasleek lanbidea garatzeko beharrezko konpetentziak beregana ditzaten:
 

L1. Ikasleek aktiboki eta lankidetzan ikastea sustatzen duten metodologiak ezartzea, ikasteko erritmo, estilo eta premia ezberdinei erantzuteko balio dutenak eta konpetentzien ikuspegi inklusibo batetik abiaturik.

L2. Hezkuntza-teknologiak irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuan txertatzea.

L3. Hezkuntza esperientzien eta eskola antolamendu eta kudeaketa arrakastatsuen berrikuntza, ikerketa, zabalkundea eta trukea bultzatzea.

L4. Hezkidetzarekiko konpromisoa eta kontzientzia kritikoaren garapena: genero berdintasuna, bizikidetza eta tratu ona, erantzukizuna eta justizia soziala, herritartasun globala, jasangarritasuna eta ingurumena.

L5. Eleaniztasunaren sustapena Nafarroako berezko hizkuntzetatik abiaturik eta hizkuntzen tratamendu integratua erabiliz.

L6. Laneko arriskuen prebentzioa eta osasun integralaren hobekuntza.


 


Fitxa

Departamentua:
Hezkuntza Departamentua
Unitate arduraduna:
Unibertsitateen, Kalitatearen eta Prestakuntzaren Zerbitzua
Proposamen mota:
Plana
Data azken gaurkotzea:

Garatutako ekintzak