Nafarroako Gobernuaren Irisgarritasun Unibertsalaren Estrategia 2026-2030

Nafarroako Gobernuaren 2026-2030 Irisgarritasun Unibertsalerako Estrategiak –Gobernuaren erabakiz onetsia 2026ko otsailaren 25ean– jarraipena ematen dio Nafarroako Gobernuak duen konpromiso sendoari Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazioarteko Konbentzioko helburu eta erronken aurrean eta, zehazkiago, Nafarroan desgaitasuna dutenei arreta emateari eta beren eskubideak bermatzeari buruzko azaroaren 28ko 31/2022 Foru Legeko helburu eta erronken aurrean.

Nafarroako Gobernuak, estrategia horren bidez, konpromisoa hartzen du desgaitasuna duten nahiz ez duten pertsona guztiek sarbide unibertsala, aukera-berdintasuna eta parte-hartze osoa izanen dutela ingurune, produktu eta zerbitzu publikoetan.

Konpromiso hori 31/2022 Foru Lege horretan oinarritzen da, desgaitasuna duten pertsonen eskubideak benetan betetzen direla ziurtatuz eta irisgarritasuna sustatuz politika publiko guztien egiturazko eta zeharkako ardatz gisa.

Horretarako, desgaitasunen bat duten pertsonekin eta haien ordezkaritza-erakundeekin batera konponbideak sortzea bultzatuko da.

Estrategiak 8 ardatz estrategiko biltzen ditu, eta hainbat neurri eta adierazlerekin osatzen dira. 

1. Gobernantza.

2. Kontzientziazioa, ikusgarritasuna eta prestakuntza. 

3. Eraikin publikoak. 

4. Hiri-espazio publikoak eta ingurune naturalak. 

5. Garraioa. 

6. Teknologia berriak, hala nola webguneak, aplikazioak eta abar. 

7. Zerbitzuak, komunikazioa eta ekitaldiak. 

8. Gune pribatuak eta laguntza-produktuak.

Estrategia irisgarritasun unibertsaleko urteroko plan operatiboekin inplementatuko da, eta plan horietan jasoko dira neurri zehatzak, unitate arduradunak, epeak eta aurrekontua. Horretarako, Nafarroako Gobernuko unitate guztiek estrategia hori erabili beharko dute pertsona guztiak kontuan hartuko dituen administrazio inklusiboa lortzeko, eta, zehazki, desgaitasuna duten pertsonen sarbide autonomoa, erosoa, segurua eta independentea bermatzeko.

Jarraipen-txostenek eta ebaluazioek behar adinako zabalkundea izanen dute. Horretarako, Nafarroako Gobernuaren Gobernu Irekiaren atarian argitaratuko dira, bai eta, bigarrenak, Nafarroako Gobernuak kontuak emateko dituen gune eta kanal espezifikoetan ere.

Fitxa

Legealdia:
2023-2027
Departamentua:
Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentua
Unitate arduraduna:
Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako zuzendaritza nagusia
Proposamen mota:
Plana
Data azken gaurkotzea:

Garatutako ekintzak