Irisgarritasun Unibertsaleko Plan Operatiboa 2023
Erlazionatutako edukiak:
2023ko maiatzaren 10ean Gobernuaren erabaki bidez onartu zen 2022ko Irisgarritasun Unibertsaleko Plan Operatiboaren bidez konpromiso irmoa adierazten da Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazioarteko Konbentzioan definitutako helburuak eta erronkak lortze aldera; horiek zehatzago definitu ziren.
Irisgarritasun Unibertsalari buruzko ekainaren 14ko 12/2018 Foru Legean. Ikuspegi operatibotik begiratuta, plan horrek jasotzen du nola egin nahi den aurrera, indarrak batuz eta sinergiak sortuz, departamentuen arteko lan koordinatuaren aldeko apustu irmoan. Nafarroako Gobernuko departamentuek proposatutako aldaketak eta aldaketa horiek inplementatzeko neurriak jasotzen ditu. Horrez gain, aurrekontua, gauzatzeko epea eta aurreikusitako helmugak ere barne hartzen ditu. Besteak beste, nabarmendu behar da, adibidez, irisgarritasun unibertsalaren kudeaketa-sistema, UNE 170001-2, Iruñeko Herritarrak Artatzeko Bulegoan ezartzea, edo Foruzaingoa eta Udaltzaingoa desgaitasuna duten pertsonei arreta, interakzioa eta tratua emateko prestatzea.
Berdintasuna bezalako gaiei dagokienez, Sexu Indarkeriaren Arreta Integraleko Zentroan irisgarritasun unibertsala bermatzea jasotzen da Planean edota sentsibilizazio-ekintzak garatzea, batez ere emakumeentzat (bereziki, desgaitasuna duten emakumeentzat) zaintzak modu erantzunkidean ez banatzeak dakarren kostu sozial, ekonomikoa eta osasun-arloko kostua agerian uzteko.
Era berean, Planean jasotzen da Foru Komunitateko udalei eta kontzejuei diru-laguntzak ematea, Haur Hezkuntzako 2. zikloko eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetan eta Lehen Hezkuntza-DBH mistoetan Irisgarritasun Unibertsaleko obra-proiektuak gauzatzeko. Horrez gain, ekintza mordoa aurreikusten dira eraikin eta espazio ezberdinetan eragozpen arkitektonikoak ezabatzeko, Irisgarritasun Unibertsalera egokitzearren, Irakurketa Errazeko seinale edo pertsona gorrentzako indukzio magnetikoko begizta eta guzti.
Zerbitzuei dagokienean, zenbait neurri aipatu behar dira; hala nola, Nafarroako Liburutegiko espazioak seinaleztatzea, irisgarritasun kognitiboko oztopoak dituzten pertsonentzat ulergarriagoa izan dadin, edota liburutegi publikoetan irakurketa errazeko material irisgarriak eskuratzea. Kirolari erreparatuta, desgaitasuna duten pertsonen parte-hartzea bultzatzen duten jarduera fisikoko programetarako laguntza-jarduerak egitea jasotzen da.

Fitxa
Legealdia:
2019-2023
Departamentua:
Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentua
Unitate arduraduna:
Lehendakaritzaren eta Gobernu Irekiaren Zuzendaritza Nagusiak
Proposamen mota:
Plana
Dokumentazioa:
Data azken gaurkotzea:
Garatutako ekintzak
Irisgarritasun Unibertsalaren 2023ko Plan Operatiboaren jarraipen txostena
Gauzatzea eta adierazleak
2023
2023.12.12
Zerbitzu Publiko Inklusiboen Kudeaketari buruzko lehen jardunaldia: erronkak, joerak eta arrakastak.
20.06.2023 Deporte y discapacidad, la inclusión siempre gana.
Seminario sobre deporte y discapacidad para poner en relevancia las actuaciones y deportistas que tenemos en Navarra.
Enlace al seminario