Irisgarritasun Unibertsaleko Plan Operatiboa (2026)
Irisgarritasun Unibertsalari buruzko 2026ko Plan Operatiboaren bidez –2026ko ekainaren 17ko Gobernu Erabakiaren bidez onartu zen–, jarraipena ematen zaio Nafarroako Gobernuak gure erkidegoa pertsona guztientzako toki irisgarri eta inklusibo bihurtzeko hartutako konpromiso irmoari.
2026ko Irisgarritasun Unibertsaleko Plan Operatiboaren bidez, jarraipena eman nahi zaio, hain zuzen, aurrez eginiko lanari eta, halaber, hobekuntzak egin nahi dira, orain arte ikasitakoak gehituz eta 2026 – 2030 aldirako definitutako esparru estrategiko berrira egokituz.
Dokumentuan, Nafarroako Gobernua osatzen duten departamentuetako unitateek hartutako neurriak jasotzen dira (zuzendaritza nagusiak, erakunde autonomoetako gerentziak eta idazkaritza nagusi teknikoak), bai eta adierazleak eta aurrekontua ere. Zehazki, 191 neurri jasotzen dira, zeintzuk bat baitatoz Nafarroako Gobernuaren Irisgarritasun Unibertsalaren Estrategiaren (2026-2030) 8 ardatz estrategikoekin. Guztira 31.076.460 € esleitu dira lan horietarako.

