LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialari buruzko 8/2017 Foru Legearen ekintza plana

Erlazionatutako edukiak:

LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialerako ekainaren 19ko 8/2017 Foru Legea garatzeko ekintza plana,2019ko martxoaren 22an, Gobernuaren bilkuran onetsi zen, haren xedea da, ekintza instituzional koordinatua garatzea aniztasunaren ikuspegia gizarteratzeko eta pertsona horien beharrei erantzuteko.

Planak 2019-2022 aldirako ekintza-markoa jasotzen du, eta zehazten du zein diren ezarritako helburuak, ekintza publikoaren arlo ezberdinetan hartu beharreko neurriak, horiek gauzatzeko aurreikusitako baliabide ekonomikoak, neurrien ezarpen mailakatua, aurreikusitako ebaluazio ekintzak, eta erantzukizuna nori dagokion.

Ekintza Plana lau ardatz estrategikotan egituratzen da: Lehena Ekintza Instituzionalari buruzkoa da eta bi ekintza esparru hartzen ditu: batetik, berdintasun egiazkoaren arloz arloko zeharkakotasuna (Hezkuntza; Bizi-zikloak; Eskubide sozialak eta kalteberatasuna; Osasuna, sexu- eta ugaltze-eskubideak; Lan esparrua; Aisia, kultura eta gorputz eta kirol jarduerak; Memoria, Segurtasun publikoa; Garapenerako nazioarteko lankidetza) eta bestetik, erakundeen arteko koordinazioaren esparrua.

Bigarren ardatz estrategikoak administrazioko langile guztien prestakuntza eta trebakuntzarekin zerikusia duten ekintza guztiak hartzen ditu.  Hirugarren ardatzak sentsibilizazioa eta parte-hartzea ditu xede, abian diren kanpainei jarraipena eman eta landa eremuetan LGTBI+ pertsonen bisibilizazioa sustatuko duten ekintzen ildo berezia abian jarriz. Azkenik, laugarren ardatzak LGTBI+ pertsonen arretarekin lotutako ekintzak biltzen ditu.

Proposatzen diren ekintza guztiak urteko lan programetan zehaztuko dira, eta departamentuak izanen dira horien erantzule.  Ekintza planaren jarraipena eta ebaluazioa honako eragile hauek eginen dute: Nafarroako Berdintasunerako Institutua (NBI); 8/2017 Foru Legearen garapenerako departamentu arteko lantaldea, Berdintasunerako departamentu arteko batzordea, eta Nafarroako LGTBI+ Kontseilua bera.

Fitxa

Legealdia:
2015-2019
Departamentua:
Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentua
Unitate arduraduna:
Instituto Navarro para la Igualdad / Nafarroako Berdintasunerako Institutua
Proposamen mota:
Plana
Data azken gaurkotzea:

Garatutako ekintzak

2023

2021 Ekintza Planaren jarraipena

LGTBI+ pertsonen gizarte-berdintasunerako 8/2017 Foru Legea aplikatzen duen 2019-2022 Ekintza Planaren jarraipen-txostena. Dokumentuak nabarmentzen du Nafarroako Gobernuko departamentuetako ekintza zuzenetan %52,17ko ezarpena lortu dela, eta baita 2021 urtean %85,7eko ezarpena ere, zeharkako ekintzetan.

Seguimiento del Plan de Acción 2021

Informe de seguimiento del Plan de Acción 2019 – 2022 por el cual se aplica la Ley Foral 8/2017, para la igualdad social de las personas LGTBI+. El documento pone en relieve la consecución de un 52,17% de implementación en acciones directas en los departamentos del Gobierno de Navarra y de un 85,7% en acciones transversales de dicho Plan durante el año 2021.

2021

2019-2020 Ekintza Planaren jarraipena

LGTBI+ pertsonen gizarte-berdintasunerako 8/2017 Foru Legea aplikatzen duen 2019-2022 Ekintza Planaren jarraipen-txostena. Dokumentuak nabarmentzen du Nafarroako Gobernuko departamentuetako ekintza zuzenetan %65,8ko ezarpena lortu dela, eta baita 2019-2020 urteen bitartean %87,5eko ezarpena ere, zeharkako ekintzetan.