Nafarroako Banda Zabalaren Plan Zuzentzailea 2021

Nafarroako herri guztiek izanen dute banda zabaleko konexioa 2021ean. Hala irakur daiteke Nafarroako Gobernuak egindako plan zuzentzailean. Egitasmoa Nasertic enpresa publikoarekin lankidetzan garatuko da ondoko 5 urteetan eta 31, 35 milioi euroko inbertsio publikoa eginen da, zuntz optikoa foru lurralde guztian zehar zabaltzeko.
 
Zehazki, herri guztiek izanen dute banda zabaleko sareetara sarbidea, gutxienez segundoko 30 megabitekoa (Mbps). 1.000 biztanletik gorako herrietan xedea da sarearen gaitasuna 100 Mbps-taraino handitzea eta, 1.000 biztanletik beherakoetan, %20. Plan zuzentzaile honek, sarera konektatzeari dagokionez "aukera berak" eskaintzen dizkio zeinahi pertsona edo enpresari, nonahi dagoelarik ere, "bereziki merkatuak aski kalitate eta prezio egokian eskaintzen ez duen landa eremuetan". Banda zabala 4.280 enpresa dituzten Nafarroako 59 industriagunetara eta foru lurraldean barna kokatuak dauden Gobernuaren 1.035 egoitzatara ere iritsiko da; horien artean daude eskola eta institutuak, osasun etxeak eta kontsultategiak, liburutegiak, zahar etxeak, suhiltzaile etxeak eta turismo, enplegu, nekazaritza edo errepideen zainketarako bulegoak.
 
Plan hau gauzatzearekin, Nafarroaren xedea da, besteak beste, Europar Batasunak zehazturiko agenda digitala betetzea. Horrek 31,35 milioi euroko inbertsioa ekarriko du. Kopuru horri gehitu behar zaizkio, Foru Gobernuak egindako aurreikuspenen arabera, operatzaile pribatuek emandako beste 22,9 milioi euro, Administrazioak garaturiko jardueren eraginez (diru-laguntzak ematea, mailegu bigunak, azpiegituren eraikuntza, etab.). Beraz, Banda Zabaleko plan zuzentzaileak 54,25 milioi euroko inbertsioa izan dezake osotara, 2021era arte.

Plan zuzentzaile honetan hainbat alorretako 200dik gora profesionalek hartu dute parte, Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak gidatuta eta Nasertic-ekin lankidetzan.

Nafarroako Gobernuak 2017ko azaroaren 22ean Nafarroako Banda Zabalaren Plan Zuzentzailea 2021 onartu zen eta Nafarroako Gobernuak, 2019ko urriaren 23an erabakiaren bidez foru intereseko inbertsioa deklaratzen du.ntereseko inbertsio deklaratzen duena 

Fitxa

Legealdia: 
2015-2019
Departamentua: 
Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentua
Unitate arduraduna: 
Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren Zuzendaritza Nagusia
Tipo: 
Plana
Data azken gaurkotzea: 
2019/11/05, Asteartea