Nafarroako Estrategia Jasangarria 2030

Erlazionatutako edukiak:

Estrategia, Nafarroako Gobernuaren 2023ko urriaren 4ko Erabakiaren bidez onetsi zen, eta haren helburua politika publikoek Nafarroako Foru Komunitateko Garapen Jasangarrian dituzten eraginak ebaluatzeko metodologia erabilgarria ezartzea da.
 
Nafarroako Estrategia Jasangarria 2030ek (ENS 2030 NEJ) bere gain hartzen ditu jasangarritasunaren gobernantzaren lau printzipio gidariak; hau da, onargarria, bideragarria, bidezkoa eta justua izatea. Horretaz gainera, printzipio horiek eta estrategiaren helburu orokorrek politika eraldatzaileak biltzen dituzten arlo estrategikoak eratzeko aukera ematen dute, zeinak ekimen eragileetan banakatzen baitira (planak, proiektuak, estrategiak, eta abar). Gainera, bost esferekin (5 P) lerrokatutako arlo estrategiko bakoitzerako, ENS 2030 NEJ arautzen duten jasangarritasun-ezaugarriak definitzen dira. Nolakotasun edo balio horiek ebaluazio integraleko irizpide gisa balio dute, hau da, jasangarritasuna lortzeko orientabide gisa, ekimen publiko berrien diseinua eta aplikazioa ebaluatzeko, haien ondorioen bilakaeraren aurreikuspen prospektibo gisa. Horretaz gainera, baliagarriak dira ekimenen aplikazioak jasangarritasunean izan dituen inpaktuak ebaluatzeko irizpide gisa, eta, hala, prozesuaren ebaluazio integrala bermatzen da.
 
Ezarpenari eta betetze-mailari buruzko kontuak emango dira, Agenda 2030eko Departamentuarteko Batzordeak egindako txostenen bidez: ENS·2030·NEJ delakoaren urteko jarraipen-memoria eta Agenda 2030 bi urtez behingo Borondatezko eskualde-txostena, Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako Helburuei buruzkoak.

Fitxa

Legealdia:
2023-2027
Departamentua:
Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentua
Unitate arduraduna:
Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendaritza nagusia
Proposamen mota:
Plana
Data azken gaurkotzea:

Garatutako ekintzak