Nafarroako Gobernuaren Publizitate Instituzionaleko 2022. urteko plana
Erlazionatutako edukiak:
Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiaren eskumena da, besteak beste, kontratazioa zentralizatzea publizitate iragarkiak eta edozein euskarritako bestelako promozio jarduerak egiteko (irailaren 13ko 57/2010 Foru Dekretuaren 4. artikulua).
Egokitzat jo da, kudeaketa publikoan gardentasuna bermatzeko, aurrerapen nahikoarekin jakinaraztea Nafarroako Gobernuaren 2022. urteko plangintza instituzionala. Horretarako, publizitatea emanen zaie publizitate kanpaina nagusiei, hots, 50.000 euroko inbertsioa edo altuagoa aurreikusita dutenei. Herritarrentzat baliagarria da, horren bidez baitakite publizitatera bideratutako baliabide ekonomikoak zein gai eta helburutan erabiltzea planifikatzen den, benetan egindako zerbitzu publikoa ebaluatu ahal izateko; eta, gainera, publizitate merkatuari aukera ematen dio Foru Administrazioak sor ditzakeen negozio aukerak ezagutzeko, hori baita gure erkidegoko publizitate eragile garrantzitsuenetako bat.
Erabaki honetan aurreikusitako plangintzak Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusitik finantzatuko diren publizitate ekintzak aurreikusten ditu, horien egutegia ezarri ahala. Halaber, bertan sartzen dira beste departamentu batzuek egindakoak ere, horien kopuruak aipatu Zuzendaritza Nagusiaren esku utzita, kasuan kasuko kontratuak egin ahal izateko.
Publizitatea kudeatzeaz Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentua arduratzen denez, zeharka, baina Foru Administrazioa osatzen duten departamentu eta erakunde autonomoen komunikazio ekintzak islatzen dituenez, Nafarroako Gobernua izan da proposatutako plangintza onartu duena.
Publizitatea kudeatzeko, lehentasunak ezartzen dira, baliabideak mugatuak direlako; jarduerak planifikatzen dira; emaitzak ebaluatzen dira; eta kudeaketa gardena da. Izan ere, Nafarroako Gobernuaren publizitatea kontratatzeko gastuen kontu zehatza ematen du, Gobernu Irekiaren Atariaren bidez, open data formatuan.
Publizitate instituzionala kontratatzeko, Nafarroako Gobernuko eledun den aldetik Toki Administrazioko kontseilariaren 1/2003 Foru Aginduari jarraitu behar zaio. Foru agindu horrek publizitate instituzionalaren inbertsioa arautzen du, eta audientzia ezartzen du komunikabideetan publizitatea banatzeko oinarrizko irizpide gisa.
Laburbilduz, 2022rako publizitate plangintzak 1.008.000 euroko inbertsioa aurreikusten du: horietatik 565.000 euro Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiak finantzatuko ditu; eta 443.000 euro kanpainak sustatzen dituzten unitateen aurrekontuen kargura ordainduko dira.

Fitxa
Legealdia:
2019-2023
Departamentua:
Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentua
Unitate arduraduna:
Komunikazio zerbitzua
Proposamen mota:
Plana
Estekak:
Dokumentazioa:
Data azken gaurkotzea: