Nafarroako Gobernuaren Publizitate Instituzionaleko 2025. urteko plana

Irailaren 13ko 57/2010 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren esparruan laguntza-kontratuak egiteko eskumenak berrantolatzen dituen abenduaren 17ko 255/2007 Foru Dekretua aldatu zen. Bertan, beste kontratu batzuen artean, publizitate instituzionaleko kontratuak zentralizatu ziren Nafarroako Gobernuarentzat eta haren erakunde autonomoentzat.
2023 - 2027 legegintzaldirako, Komunikazioaren eta Proiekzio Instituzionalaren Zuzendaritza Nagusia da publizitate kontratu guztiak kontratatzeko organoa eta horien kudeaketa unitatea Komunikazio Zerbitzuko Publizitate Instituzionalaren, Sare Sozialen eta Ikus-entzunezko Baliabideen Atala.
Kudeaketa publikoa gardena izan dadin, komenigarria da Foru Gobernuaren publizitate instituzionalaren arloko urteko plangintza jendaurrean jartzea. Erregulazio-eremu horretatik kanpo uzten da turismoa sustatzeko publizitatea, funtsean Foru Komunitatetik kanpo egiten dena eta bisitariak erakartzeko helburua duena.
Laburbilduz, 2025erako publizitate-plangintzak 19 publizitate-kanpaina zabaltzea aurreikusten du, 1.387.400 euroren truke. Zenbateko horretatik 420.000 euro Komunikazioaren eta Proiekzio Instituzionalaren Zuzendaritza Nagusiak finantzatuko ditu, eta 967.400 euro beste administrazio-unitate batzuek.
Gainera, Planean, Komunikazioaren eta Proiekzio Instituzionalaren Zuzendaritza Nagusiak finantzatuko dituen beste publizitate-inbertsio batzuk aurreikusten dira:
- 122.040 euroko inbertsioa, “Nafarroa Marka”, eta lurralde-marka horrekin lotuta, Departamentuetako bestelako ekimenak indartzen dituzten publizitate-ekintzetarako (planifikatu gabeak).
- 60.000 euro, sustatzen dituen kanpaina instituzionaletako publizitate-sormena kontratatzeko.
- beste 18.352 euro, sustatzen dituen kanpainak sare sozialetan publizitate bidez zabaltzeko.
Azaldutako publizitate-inbertsioak guztira 1.587.792 eurokoak dira; hau da, plangintza 2024ko Urteko Planean jasotako inbertsioa baino %13,2 handiagoa da.