Nafarroako Gobernuaren Publizitate Instituzionaleko 2026. urteko plana
Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuari esleitzen zaizkio Nafarroako Gobernuaren eta bere erankunde autonomoen publizitate instituzionalaren funtzioak. Publizitate-jardueraren zentralizazioak sormen-kontratuei eragiten die publizitatean, bai eta publizitate-espazioen erosketa-kontratuetan ere.
Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuak zeharka egiten du publizitate-kudeaketa, baina foru-administrazioa osatzen duten departamentu eta erakunde autonomoei dagozkien komunikazio-ekimenak islatzen ditu. Beraz, Nafarroako Gobernua da egutegi hori onartzen duena.
Laburbilduz, 2026rako 30 publizitate-kanpaina hedatzea aurreikusten da, eta deskribatutako publizitate-inbertsioak 1.983.587,06 eurokoak izango dira guztira. Horrek esan nahi du 11 kanpaina gehiago egingo direla eta inbertsioa %24,93 handiagoa izango dela 2025erako Planean jasotakoa baino.

