Nafarroako Lankidetzaren III. Plan Zuzentzailea

Erlazionatutako edukiak:

2020ko abenduaren 22ko Gobernu bilkuran onetsi zen Nafarroako Lankidetzaren III. Plan Zuzentzailearen HELBURU NAGUSIA da : Nafarroako lankidetzaren inpaktua eta kalitatea areagotzea espezializazioaren bidez, baliabideak areagotuz eta optimizatuz, eta eraginkortasuna hobetuz giza garapen jasangarriaren ikuspegitik.

Helburu hori lortzeko, 4 helburu estrategiko (H.E)  zehazten ditu, dagozkien ekintza eta emaitzekin, hiru ardatz estrategikoren inguruan:

I. Garapeneko eta ekintza humanitarioko prozesuei laguntzea herrialde kideetan
H.E.1. Espezializazio geografikoa eta sektoriala bermatzea herrialde kideetan gauzaturiko lankidetza ekonomikoko eta teknikoko esku hartzeetan. 3 Emaitza eta 10 ekintza. H.E.2. Ekintza humanitarioaren inpaktua eta eraginkortasuna hobetzea. Emaitza 1 eta 5 ekintza.
II. Garapenerako hezkuntza
H.E.3. Beharrezko ezagutzak, gaitasunak, balioak eta jarrerak sustatzea herritarrek konpromisoa izan dezaten mundu bidezkoagoa, baketsuagoa, toleranteagoa, inklusiboagoa, jasangarriagoa eta seguruagoa eraikitzeko.2 Emaitza eta 9 ekintza.
III. Indartze instituzionala
H.E.4. Nafarroako lankidetzaren eragileen gaitasunak hobetzea. 6 Emaitza eta 21 ekintza.


Nafarroako Garapenerako Lankidetzaren Kontseiluan eginen zaio jarraipena planari. Izan ere, hantxe ordezkatuak daude eragile guztiak. Plangintza-aldiaren bukaeran eginen litzateke inpaktuaren ebaluazioa.

Fitxa

Legealdia:
2019-2023
Departamentua:
Eskubide Sozialetako Departamentua
Unitate arduraduna:
Diru-sarreren Bermearen eta Garapenerako Lankidetzaren Zerbitzua
Proposamen mota:
Plana
Data azken gaurkotzea:

Garatutako ekintzak