Nafarroako Plan Kartografikoa, 2018-2023

Erlazionatutako edukiak:

2019ko martxoaren 13ko Gobernu Bilkuran onetsitako Nafarroako Plan Kartografikoak (NPK)  oinarrizko tresna bat izan nahi du, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak ekoitzi eta kudeatutako informazio kartografikoa, topografikoa eta geodesikoa antolatu, sustatu eta ordenatzen duena.

NPKren denbora-esparrua 2018 eta 2023 bitartekoa da, legegintzaldiari nahita lotua gobernuaren ekintza politikoarekin sinkronizatzeko.

Planaren helburua da planaren indarraldian jarduketaren helburuak eta ildoak markatzea eta, orobat, Nafarroako Lurraldeari buruzko Informazio Sistemaren (SITNA) Plan Estrategikoarekin lerrokatzea. Horretarako, ezinbestekoa izanen da bi plan horien arteko sinkronizazioa bermatzea 2020-2023 laurterako. Egitekoak, hauexek: informazio geoespaziala ematea, funtsean digitala izanen dena, hura berrerabiltzea askotariko bideak erabiliz eta zernahi produktu sortuz, hots, herritarren zerbitzurako informazioaren gizartearen azpiegitura moduan.

2018-2023 NPKaren helburuak hauek dira:

-Informazio geografikoa ekoizteko eredu bat sendotzea, Nafarroako Gobernuko departamentuen artean koordinatua, elkarlana sustatzea eta gastu publikoaren efizientzia erraztea departamentu arteko sinergien bitartez, ez bikoiztasunak saihesteko soilik, baizik eta lurraldean maizenik gertatzen diren aldaketak txertatzeko, produktuaren irismena hobetzeko, ezarritako berariazkotasunak beti bermatuz eta, orobat, ekoitzitako informazioaren kalitatea eta eragingarritasuna ziurtatuz.

-Informazio geografikoa hedatzea informazio horren erabilera eta banaketa errazteko politikaren bidez –gizarteak, oro har, eskuragarri izanen du informazio hori, murriztapenik gabe–, Nafarroako Foru Komunitatean "Geo" sektorea garatzen eta sendotzen laguntzeko horrela.

-Nafarroako Gobernuan informazio geografikoa ekoizten eta erabiltzen dutenen prestakuntza teknikoa sustatzea, datuen erabilgarritasuna eta jarraipena bermatzeko. I+G+b erabiltzea informazio geografikoa ekoizteko prozesu teknikoak optimizatzeko.

Planaren ildo estrategikoak betetzeko, urteko planak eginen dira eta haien bukaeran sartuko jardueren memoria eta helburuen betetze-maila. Helburuetan aurrera eginen da eta haiek lortuko dira neurri handi batean urte bakoitzaren bukaeran horretarako onesten den aurrekontuaren arabera. Beraz, urte anitzeko esparru ekonomikoan edo araudi baliokidean ezarritako jarraibideen mende egonen da. 2018-2023 NPKaren helburuak erdiesteko, hiru jarduketa-ildo nagusi ezarri dira eta ildo horien barnean ekintza hauek:

-Informazio geografikoaren ekoizpena
 
-Oinarrizko informazio geografikoaren ekoizpena (OIGE)

-Sare geodesiko eta altimetrikoak mantentzeko eta zabaltzeko lanak.
-Nafarroako sare geodesiko aktiboa mantentzeko eta eguneratzeko lanak (NSGA).
-Nafarroako Mapa Topografikoa 1:5.000 (NMT5).
-Nafarroako Foru Komunitateko lurralde osoaren hegaldi fotogrametrikoa.
-Ortofotoak egitea.
-Sateliteko irudiak eskuratu eta tratatzea.
-LiDAR hegaldia egitea.
-Lurrazalaren eta lurraren goragune-ereduak sortzea.
-Nafarroako toponimiaren datu-basea (NTDB) -Espainiako Oinarrizko Izendegi Geografikoarekin (EOIG) eguneratua mantentzea eta koordinatua izatea.
-Katastroaren kartografia eguneratua mantentzea.
-Nafarroako Foru Komunitateko hiriguneetako xehetasun-elementuak biltzeko datuen eredua definitzea.
 
-Informazio geografiko deribatuaren ekoizpena (IGD).
 
-Nafarroako mapa topografikoa 1:100.000
-Nafarroako mapa topografikoa 1:200.000
-Nafarroako errepideen mapa ofiziala 1:200.000
-Nafarroako mapa topografikoa 1:400.000
-Nafarroako mapa topografikoa 1:850.000
-Nafarroako oinarrizko mapa. Multieskala.

-Informazio geografiko tematikoaren (IGT) ekoizpena.
 
-Lurraren okupazioaren eta erabileren mapa prestatzea.
-Errepideen, turismoaren eta ingurumenaren atlasaren edizio berria.
-Nafarroako mapa geologikoak eta geomorfologikoak.
-Kale-izendegien zerbitzua mantentzea eta funtzionalitate berriak gehitzea.
-Malden eta orientazioen mapen bertsio berriak.
-Oihanetako eta ingurumeneko mapen eguneratzeak.
-Pirinioetako lan batzordearen 1:1.000.000 eskalako mapa orokorra eguneratzea.

-Informazio geografikoa hedatzea
 
-Nafarroako Lurraldeari buruzko Informazio Sisteman (SITNA) argitaratzea.
 
-Oinarrizko informazio geografikoa SITNAn argitaratzea.
-Informazio geografiko deribatua SITNAn argitaratzea.
-Informazio geografiko tematikoa SITNAn argitaratzea.
-SITNAn argitaratutako informazioa eskuratzea.
 
-Erabiltzailearendako bestelako argitalpen eta zerbitzuak.
 
-Kartografia dendaren FTPa.
-Kartografia dendaren webgunea.
-Nafarroako geodesia aktiboko sarea (NGAS) denbora errealean posizionatzeko zerbitzuak.
-Nafarroako geodesia aktiboko sarearen (NGAS) FTPa.
-Nafarroako geodesia aktiboko sarearen (NGAS) webgunea.
-Fototekaren eta kartotekaren web zerbitzua.
-Errepideen informazio geografikoaren sistema.
-Web Service Carretera-PK.
-Nafarroako Erregistro Kartografikoa sortzea.

-Prestakuntza I+G+b-n

-Prestakuntza
 
-Planean sartutako produktuekin lotutako prestakuntza jardueretan parte-hartzea.
-Lantaldeak sortzea.
-Ezagutza hedatzea.
 
-Ikerketa, garapena eta berrikuntza.
 
-I+G+b arloko proiektuetan parte hartzea..
-Prestakuntza eta  I+G+b.

 

Planaren ildo estrategikoak betetzeko, urteko planak eginen dira eta haien bukaeran sartuko jardueren memoria eta helburuen betetze-maila. Helburuetan aurrera eginen da eta haiek lortuko dira neurri handi batean urte bakoitzaren bukaeran horretarako onesten den aurrekontuaren arabera. Beraz, urte anitzeko esparru ekonomikoan edo araudi baliokidean ezarritako jarraibideen mende egonen da.

Fitxa

Legealdia:
2015-2019
Departamentua:
Garapen Ekonomikorako Departamentua
Unitate arduraduna:
Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuko Kartografia (Herri Lan Zuzendaritza Nagusia)
Proposamen mota:
Plana
Data azken gaurkotzea: