Nafarroan ekonomia zirkularra garatzeko Agenda 2030

Erlazionatutako edukiak:


Nafarroan ekonomia zirkularra garatzeko Agendak, 2030. urtera begira (ECNA 2030), zeina Nafarroako Gobernuak 2019ko apirilaren 3an hartutako akordioaren bidez onetsi baitzen, helburutan eta lan-ildotan zehazten ditu Nafarroako Foru Komunitateak jasangarritasunaren, klima-aldaketaren aurkako borrokaren eta ekonomia zirkularrerako trantsizioaren alde egin beharreko apustua, ikuspegi transbertsal eta administrazio publiko guztientzat koherente batetik.
 
Hondakina baliabide bihurtu
 
Nafarroan ekonomia zirkularra garatzeko Agendak hiru ardatz nagusitan zehazten du bere ekintza eta neurrien programa: kultura zirkularra eta ekonomia zirkularrerako bultzada transbertsala; baliabideak, diseinua eta ekoizpena; eta hondakinen garraioa, erabilera, kontsumoa eta kudeaketa.
 
Gainera, agendak ekintza zehatzak proposatzen ditu S3 estrategia adimendunak ezarri dituen lehentasunezko arloetan: automozioa eta mekatronika, elikadura-katea, eta energia berriztagarriak eta baliabideak.

 Hori lortzeko, funtsezko zazpi elementu aipatzen ditu agendak: baliabide birsortzaileei lehentasuna ematea, egina dagoena kontserbatzea eta zabaltzea, hondakinak baliabide gisa erabiltzea, negozio-eredua berriz pentsatzea, etorkizunerako diseinatzea, teknologia digitala txertatzea, eta lankidetzan aritzea balio bateratua sortzeko
 
Baliabideen erabilera arrazionalerantz eta energia-eredu arduratsu baterantz

Sei dira agendaren helburu orokorrak: baliabide naturalen kudeaketa jasangarria eta eraginkorra, energia fosilen ordez berriztagarriak erabiltzea, hondakinen sorrera murriztea eta haien balorizazioa handitzea, sektore publikoan eta pribatuan kontsumo arduratsua areagotzea, jasangarritasunaren kultura zabaltzea eta gaikuntza areagotzea, eta jasangarritasunaren eta gizarte-kohesioaren bidean laguntzea. Halaber, bioekonomia ere sartzen du helburu orokorretan, zirkulartzat jotzen den zatiari dagokionez, behintzat.
 
Gobernantza

Agenda, bestetik, S3 estrategiaren 7. erronka (ekonomia zirkularra) garatzeko tresna bat da. Gobernantza-organoek jarraipena emango diete erronka hori kudeatzeko filosofiari eta egungo sistemari.
 
Organo erabakitzaileak

Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusia arituko da agendaren buru, Garapen Ekonomiko, Nazioartekotze eta Europako Proiektuen Departamentuarekin koordinatuta.
 
Organo betearazlea

7. erronkaren (ekonomia zirkularra) jarraipen-batzordea izango da organo betearazlea, S3ren zati den aldetik.

 
Eragile sozioekonomikoen aholkularitza- eta partaidetza-organoa

S3ren zuzendaritza-batzordea izango da aholkularitza- eta partaidetza-organoa, eta bertan parte hartzen dute lehentasunezko arloetako enpresek, unibertsitateek eta zentro teknologikoek, eta enpresaburuen eta langileen ordezkariek ere. Halaber, ekonomia zirkularrari buruzko berariazko mahai bat sortuko da Hondakin Planaren jarraipen-batzordearen barruan, eta Nafarroako Hondakinen Planaren eskutik sortutako Hondakinen Prebentziorako eta Ekonomia Zirkularra Sustatzeko Bulegoak dinamizatuko du.

Gauzatzeen eta emaitzen jarraipena aginte-koadro baten bidez egingo da, adierazle kuantifikatuekin. Ebaluazio-sistemak 2019-2023 aldiko gauzatzeen bitarteko ebaluazio bat eta azken ebaluazio bat bilduko ditu gutxienez.
Lan-sistema bi urtean behin lan-planak prestatzea izango da, eta plan horien gauzatzea jarraipen-txosten batean jasoko da.

Azkenik, Ekonomia Zirkularraren Behatokia sortu da, ekonomia zirkularrak Nafarroan duen egoera aztertu, jarraitu eta ebaluatzeko, eta alderdi espezifikoak aztertzeko ere, eta plangintza sektorialeko tresnetan ekintza egokiak sar daitezen bideratzeko.
 

Fitxa

Legealdia:
2015-2019
Departamentua:
Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumeneko Departamentua
Unitate arduraduna:
Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzua
Proposamen mota:
Plana
Data azken gaurkotzea:

Garatutako ekintzak

2024

ECNA 2030aren 2023-2024 Ekintza Planaren indarraldiaren lehen urtea igarota, 2023ko abenduan kontsulta-txanda egin zieten planifikatutako jarduketan inplikatutako Nafarroako Gobernuko unitateei, haien gauzatze-maila ezagutzeko. Lortutako emaitzak 2023ko jarraipen-txostenean bildu eta aztertu dira:

2023

Hurrengo Ekintza Planak gauzatzearekin batera, Nafarroako Gobernuak Nafarroan ekonomia zirkularrerantz aurrera egiteko ahaleginean izandako aurrerapauso eta mugarrien berri emango da aldian behin, ECNA 2030aren testuinguruan:
ECNA 2030aren 2023-2024 Ekintza Plana aurkeztu dugu. Aurrerapauso asko gerta daitezke ekonomia zirkularrean, eta, horregatik, beharrezkotzat jo dugu ekintza-plan hau bere indarraldian zehar 2023-2024 berrikusi eta eguneratu beharra. Horrela, agiri hau bertsio berriekin eguneratuko da, zertarako eta Nafarroako Gobernuak ekonomia zirkularraren arloan sustatutako jarduketak txertatzeko, ekintza-plana onetsi zen egunean jaso ez ziren haiek, zehazki.