Natur ingurunean pozoiaren legez kanpoko erabilera desagerrarazteko plana
Erlazionatutako edukiak:
Ekintza plana, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren uztailaren 3ko 480/2015 Ebazpenaren bidez onetsi zen. Ebazpen horren bidez, Nafarroako natur ingurunean pozoiaren legez kanpoko erabilera desagerrarazteko Ekintza plana onetsi zen (2015eko 158. NAOn argitaratua, abuztuaren 14koan). Kudeaketa plana da natur ingurunean pozoiaren kontra borrokatzeko, “Natur ingurunean legez kanpoko amu pozoituak erabiltzearen aurka egiteko estrategia nazionala”ren aplikazioan
Planaren iraupena mugagabea da, baina bost urtean behin berrikusi eta ebaluatuko da zenbateraino bete den, baita lortutako emaitzak ere.
Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiaren ardurak dira planaren segimendua eta ebaluazioa.
Planak orobat esaten du urtero txostena eginen dela izandako gorabehera eta jarduketa guztiak jasotzeko eta Departamentuko webgunean argitaratuko dela.
Fitxa
Legealdia:
2015-2019
Departamentua:
Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumeneko Departamentua
Unitate arduraduna:
Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzua
Proposamen mota:
Plana
Dokumentazioa:
Data azken gaurkotzea:
Garatutako ekintzak
2017
Nafarroako natur ingurunean pozoiaren legez kanpoko erabilera desagerrarazteko Ekintza Planaren berrikuspena
2016
Nafarroako natur ingurunean pozoiaren legez kanpoko erabilera desagerrarazteko Ekintza Planaren berrikuspena