Osasun departamentuaren i+g+brako plan estrategikoa 2026-2032

i+g+brako plan estrategikoa 2026-2032 irudia

Erlazionatutako edukiak:

Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuaren 2026-2032 I+B Plan Estrategikoa onetsi berri da, Gobernuaren 2026ko uztailaren 29ko erabakiaren bidez.

Hain zuzen, Nafarroako osasun-sistema publikoaren ikerketa-gaitasuna areagotzea du xede ikerketa eta berrikuntzako plan estrategikoak, Nafarroako osasun-sistemaren beharrei erantzuteko eta pertsonen bizi-kalitatea eta ongizatea hobetzeko.

Funtsezkoa da planaren jarraipena eta ebaluazioa egitea, batetik, kontu emateko eta, bestetik, planaren emaitzak eta eraginak neurtzeko.

Plan estrategikoak bi ibilbide-orri ditu, zeintzuk ekintza eta epe jakin batzuk biltzen baitituzte, proposatutako helburuak lortzeko. Lehenengoa, Osasun Departamentuaren ibilbide-orria da. Eta, bigarrena, Miguel Servet Fundazioaren ibilbide-orria.

Zehaztutako helburu estrategikoetan emandako aurrerapausoen jarraipen zorrotz eta sistematikoa bermatzeko, emaitzen adierazle multzo bat zehaztu da. Adierazle horiek funtsezko tresnak izanen dira planaren etengabeko jarraipena egiteko. Adierazle horiek urtero neurtzen dira, eta denboran zehar izandako bilakaera aztertzeaz gain, aukera ematen dute finkaturiko ibilbide-orrian egoten ahal diren desbideraketak detektatzeko eta erabakien norabide egokia zein den argitzeko, planean jasotako ekintzak egokiak izan daitezen.

Gainera, aurrez definitutako erreferentziazko balioak dituzten adierazleen kasuan, betetze-maila jakin bat zehaztu da.

Fitxa

Legealdia:
2023-2027
Departamentua:
Osasun Departamentua
Unitate arduraduna:
Osasun Plangintza, Estrategia eta Ikerketarako Zerbitzua
Proposamen mota:
Plana
Data azken gaurkotzea:

Garatutako ekintzak