Prestakuntza plana Basozainak / ingurumena zaintzeko taldea 2025-2028

Imagen Plan de Formación Guarderío de Medio Ambiente 2025-2028

Prestakuntza plana Basozainak / ingurumena zaintzeko taldea 2025-2028 onetsi zen foru agindu baten bidez 37E/2025 Foru Agindua, otsailaren 25ekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana.
Basozainak-Ingurumena Zaintzeko Taldeko kideek funtsezko zeregina dute baliabide naturalak kontserbatu eta babesteko, baso-ingurunea babestu eta aprobetxatzeko, basa-fauna eta -flora eta ibai-ingurunea babesteko, gune babestuak zaintzeko eta jarduera zinegetikoa eta industria-eremuko ingurumen-kalitatea kontrolatzeko. Haien lana Basozainak/Guarderío de Medio Ambiente kolektiboko langileen araubide berariazkoa arautzen duen urtarrilaren 30eko 7/2019 Foru Dekretuan zehazten da. Gehienbat, landa-eremuan egiten da, eta zeregin hauek hartzen ditu barnean, besteak beste: eremu babestuak zaintzea, ingurune naturalean egiten diren jarduerak baimenduta daudela zaindu eta ikuskatzea, suteak prebenitzea eta ingurumen-hezkuntza ematea herritarrei. Basozainek beren eginkizunak modu eraginkorrean bete ahal izateko, funtsezkoa da prestakuntza-plan egituratu bat izatea, haien berariazko beharrei helduko diena eta haien eguneroko lanaren erronkei aurre egiteko behar diren tresnak emanen dizkiena.

Fitxa

Legealdia:
2023-2027
Departamentua:
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua
Unitate arduraduna:
Ingurumen Hezkuntzaren, Kalitatearen eta Basozainen Zerbitzua
Proposamen mota:
Plana
Data azken gaurkotzea:

Garatutako ekintzak