Urteko Partaidetza Plana 2021
Konstituzioaren 9.2 eta 105. artikuluen eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 31ko 40/2005 Legearen 3.1 c) artikuluaren barnean parte-hartzea sartuta dago Administrazio Publikoen jarduteko printzipio orokor gisa.
Nafarroako Partaidetza Demokratikoari buruzko martxoaren 22ko 12/2019 Foru Legearen 45. artikuluaren arabera, herritarren parte-hartzearen arloan eskumenak dituen departamentuak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren urteko Partaidetza Plana egiten du, Nafarroako Gobernuak onar dezan.