Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren 2016-2019 Ekintza Plana
Erlazionatutako edukiak:
Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak herritarraren partaidetza, hala barnekoa nola kanpokoa, du bere kultur politikaren lehentasuneko ardatz. Partaidetza gakoa da proiektuak lurraldearekin eta herritarrarekin bat eginik garatzeko; horrenbertzez, beharrezkoa da partaidetza eredu berriak abiaraztea, XXI. mendeko herritarraren eta kultur eta arte sektoreen premia eta eskaeren araberakoak.
Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuaren lerro estrategiko hau bat heldu da Nafarroako Gobernuaren akordio programatikoarekin, bere 2.8. puntuan kulturaren helburu bikoitza ezartzen baitu:
Batetik, balioak, bizimoduak eta pentsamoldeak sustatzea, gizartea kohesionatzen dutenak eta aniztasunean, askatasunean, sormenean, justizia sozialean, gizarteratzean, partaidetzan eta demokrazian oinarrituriko bizikidetza esparruak eratzen dituztenak.
Bertzetik, kulturaren alderdi sortzailea eta berritzailea ahalik eta gehien zabaltzea, gizarte garaikideek aitzinean dituzten desafioei erantzuteko. Komunitatearen garapena hurbiltasunean eta partaidetzan finkatua mamitzea, horra kultur politikaren desafio berria.
Xede horrekin, Kultura Zuzendaritza Nagusiak partaidetza plana bultzatu zuen, eta hura 2016an gauzatu zen Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuko Herritarren Partaidetzarako Atalarekin elkarlanean.
Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren 2016-2019 Ekintza Plana, kultura zuzendari nagusiaren 2017ko apirilaren 26ko, 104/2017 ebazapenaren bidez onartua izan da.

Fitxa
Legealdia:
2015-2019
Departamentua:
Kultura, Kirol eta Gazteriako Departamentua
Unitate arduraduna:
Kulturaren Zuzendaritza Nagusia – Vianako Printzea Erakundea
Proposamen mota:
Plana
Dokumentazioa:
Data azken gaurkotzea: