Zahartzaro aktibo eta osasungarrirako Nafarroako estrategia 2017-2022
Erlazionatutako edukiak:
2018-2019 Ekintza Plan Globalak ekintzak garatu eta zehazten ditu Nafarroako zahartze aktibo eta osasuntsuaren Estrategiaren barnean. Osasunaren Departamentuarteko Kontseiluaren 2018ko martxoaren 23ko bileran biak onetsi ziren.
Planak hamar jarduketa-alorretako ekintzak zehazten ditu, hiri ardatz hauetan antolaturik:
- 1. ardatza. Bizitza aktibo eta osasungarriko proiektuak:
- Bizimodu eta ingurune osasungarriak
- Ikaskuntza eta aisialdia
- Irudi soziala eta gizarte positiboa
- Gizartearen parte-hartzea
- 2. ardatza. Ingurune lagunkoiak adinekoekiko eta eskualde-garapena
- Hiri, herri eta auzo lagunkoiak
- Berrikuntza eta eskualde-garapena
- Ikerketa eta prestakuntza
- 3. ardatza. Zerbitzu eta prestazio sozial eta ekonomikoak
- Osasun, gizarte eta erkidego zerbitzuak
- Besteak zaintzea, norbera zaintzea
- Segurtasun ekonomikoa eta ostatu egokiak
Planak gobernantzako organo eta tresna hauek baliatuko ditu: zuzendaritza-batzorde bat, honako zuzendari hauek osatua: Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritzakoak, Autonomiarako Nafarroako Agentziakoak eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutukoak; eta segimendu-batzorde bat, zuzendaritza horietako teknikariek osatua. Koordinazio lana NOPLOIren esku dago.
Segimendua eta monitorizazioa egiteko, zehaztu da ebaluazio-txostenak eginen direla urtero eta adierazle-panel bat ere erabiliko dela, Planean bertan adierazi bezala.