Aurkezpen jardunaldia “Haurren eta nerabeen parte-hartzeari buruzko gidak”

 


Haur eta nerabeentzako laguntza eta babesari eta familia, adingabeen eskubideak eta berdintasuna sustatzeari buruzko Foru Legea Nafarroako Gobernuari dagokio eta onestear dago. Lege hori mugarri bat izan da haurrek eta nerabeek gogotsu parte hartu dutelako. Parte hartzeko prozesu horren esperientzia bikainak eraman gaitu bi gida prestatzera. Nahi genuke gida horiek tresna egokiak izatea hausnartu eta ikasteko, haur eta nerabeen ahotsa ere entzuna izan dadin, bai administrazioan, bai hezkuntzaren eta komunitatearen eremuetan.
 
HELBURUAK
-   Haurren eta nerabeen parte-hartzeari buruzko gidak aurkeztu eta zabaltzea.
-   Haur eta nerabeen parte-hartzearen garrantziari buruz hausnartzea.
-   Haur eta nerabeen parte-hartzearen esperientzia bat azaltzea.
-   Barneko eta kanpoko parte-hartzea sustatzeko proposamenak identifikatzea; halaber prestakuntzako zer behar dauden ikustea.
 
PROGRAMA
17:30 Aurkezpena, Joseba Asiain Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusiak egina
 
17:40. Jardunaldiaren irekiera, Clara Mapelli Ogasuneko eta Funtzio Publikoko Ministerioko Gobernantza Publikoko zuzendari nagusiak egina
 
18:10. Parte-hartzea: haur eta nerabe guztien eskubidea, Maider Gabilondo Nafarroako UNICEFen koordinatzailearen eskutik.
 
18:20. Haurren eta nerabeen parte-hartzeari buruzko bideoaren aurkezpena. 12/2019 Legea, martxoaren 22koa, Nafarroako Parte-hartze Demokratikoari buruzkoa.
 
 
18:25. Haurren eta nerabeen parte-hartzeari buruzko giden aurkezpena (Administrazioarendako eta bideratzaileendako gidak). Aurkezleak: Elena Bernia, berrikuntza prozesuen diseinatzailea eta bideratzailea, Aragoiko Gobernuko aholkulari teknikoa, eta Paloma de la Cruz, diseinatzailea, ilustratzailea eta berrikuntza prozesuen bideratzailea Aprender Diseñando-n.
 
18:45 Haur eta nerabeentzako laguntza eta babesari eta familia, adingabeen eskubideak eta berdintasuna sustatzeari buruzko Legea: Nacho Iriarte Eskubide Sozialetako Departamentuko idazkari orokor teknikoaren hitzaldia.
 
18:55. “Haurrak eta nerabeak partaidetzan heztea. Zer-nola gauzatu.”, Mª José Cortés Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuko zuzendariaren hitzaldia; “Experiencia de participación en el ámbito escolar”, Miguel Cosme, Iruñeko García Galdeano IPko Zuzendariaren eskutik.
 
19:15. Bertan direnen iritziak eta hizlariekin mintzatzeko tartea.
 
19:30. Itxiera. Joseba Asiain, Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusia.

IZEN-EMATEAK apirilaren 22 arte

Jarduera:
Ikasmaila
Data:
Ordutegia:
17:30-19:30
Lekua:
Civican Pio XII.aren etorb. 2
Herria:
Pamplona <> Iruña