Prestakuntza Ikastaroa: “Auzoetan eta udalerrietan prozesu kolektiboak garatzea”. 2. Edizioa

Prozesu komunitario bat garatu nahi duzu? Eman izena prestakuntza honetan.

Nafarroako Gobernuko Herritarren Partaidetzarako eta Boluntariotzarako Ataletik, prozesu komunitarioak abian jartzen lagundu nahi dugu prestakuntzaren bidez. Erantsitako ikastaroa proposatzen dizugu, 30 ordukoa, prozesu kolektibo horiek aztertzeko.
Ikastaroa doakoa eta presentziala da, eta 25 ikaspostu ditu (postu guztiak bete ezean ikastaroa ez da eginen).

Edukia:

  • Prozesu kolektiboak inguruneak, komunitateak, auzoak eta udalerriak eraldatzeko tresnak direla onartzea.
  • Taldean elkartzea prozesu kolektiboak abian jartzeari buruzko hainbat esperientzia, ezagutza eta egoera maila.
  • Eduki teorikoak formulatzea, benetako esperientzia praktikoak aztertuz eta horietan sakonduz.
  • Parte-hartzaileen esperientzia eta premiak aitortzea.
  • Ahal dela aurrez aurre lan egitea eta ez modu birtualean, talde harremanari erantzuteko eta gogoetan eta baterako lanean sakontzeko. 

Helburua:

  • Garapen komunitarioko prozesu kolektiboak antolatzeko eta bultzatzeko gakoetan sakontzea, zeinetan funtsezkoa baita herritarren parte-hartzea.

Hartzaileak:

  • Administrazio eta erakunde publikoak (maila politikoan zein teknikoan), bai eta prozesu kolektiboak abian jartzeko interesa duten edo dagoeneko abian dituzten gizarte-erakundeak ere.

PROGRAMA
1. multzoa: ESPARRUA
 
1. Komunitatearen, esku-hartze komunitarioaren eta parte-hartzearen kontzeptuak
2. Agente protagonistak
3. Prozesuen tipologia
4. Parte-hartze mailak: parte-hartzearen eskailera
 
2. multzoa: PROZESU KOMUNITARIOAREN FASEAK ETA HAREN GAKOAK + esperientzia praktikoak
 
5. fasea. Nola sortzen da prozesu bat?
6. fasea. Zer jakin behar dugu auzoari edo komunitateari buruz?
7. fasea. Nola antolatzen da jendearen parte-hartzea?
8. fasea. Zer gertatzen da gure auzoan? Zer du eta zer behar du?
9. fasea. Zer egiteko asmoa dugu?
10..faseak. Abian jartzen gara eta egokitzen goaz
11. fasea. Nola joan da prozesua eta zer ikasi dugu?
12. Zeharkako gakoak
 
3. multzoa: PROZESUAREN PROTOTIPOGINTZA
 
Prozesu komunitario baten prototipogintza zer den definituko da, eta parte-hartzaile guztien artean landuko. Taldea ez badago bere prozesua planifikatzeko moduan, egokitu eginen gara, eta zehatz-mehatz berrikusiko dugu La Bezindallak egindako prozesu oso bat.
Etengabe, multzo guztietan zehar, parte-hartzaileen esperientziak partekatzeko tarteak egonen dira, bizitako zailtasunei erantzunez eta gauzak ikasiz.

HONETAN DATZA:

  • 30 prestakuntza ordu egitea, aurrez aurreko 6 saiotan banatuta, astean behin: urriaren 28an, eta azaroaren 4an, 11an, 18an eta 25ean, abenduaren 2an. 5 orduko iraupena izanen dute saioek, 10:00etatik 15:00etara.
  • La Bezindallako 2 teknikarik zuzendu eta bideratuko dituzte
  • Gehienez 25 laguneko talde batentzat

Urriaren 10a baino lehen eman behar da izena.

Jarduera: 
Ikasmaila
Data: 
2022/10/28
Ordua: 
10.00 - 15:00
Lekua: 
Printzipeko Aterpetxea, Goroabe Kalea 36
Herria: 
Pamplona - Iruña