Foru Lege proiektuak
Gizarte demokratikoek botere legegilea, betearazlea eta judiziala banatzeko eta orekatzeko duten sistema tradizionalean, Parlamentuari esleitzen zaio erkidego bat gidatu behar duten legeak onesteko ahalmena.
Gai bat Lege baten bitartez arautu ahal izateko, beharrezkoa da Nafarroako Gobernuak ekimena izatea, Parlamentuari Foru Legearen proiektua aurkeztuz, edo foru parlamentariek eta Nafarroako udalek aurkezten ahal dituzten foru legearen proposamenen bidez, udalen kasuan haiei dagokien merindadeko udalerri kopuruaren herena eta bertako zuzenbidezko biztanleriaren ehuneko berrogeita hamar ordezkatzen dutenean. Halaber, Nafarroako herritarrek ekimenak aurkezten ahal dituzten Parlamentuan, betiere zenbait baldintza betetzen badute eta proposamenak zazpi mila sinaduraren babesa baldin badu.
Hauxe da Foru Lege bat prestatzeko prozesua.