Gobernu Irekiaren aldizkaria

 
 
Nafarroako Gobernu Irekiaren I. Planak (2021-2023) jasotzen duen konpromisoetako bat da gobernu irekiarekin lotutako berrikuntzei eta edukiei buruzko informazioa etengabe emango duten eta parte hartzeko aukerak Nafarroako gizarte osora hurbilduko dituzten tresnak sortzea.

Administrazio Irekiaren Astearekin batera, Nafarroako Gobernu Irekiaren buletinaren lehen bidalketa jarri da abian, gardentasunari, datu irekiei eta herritarren parte-hartzeari buruzko berrikuntzen berri emateko.
 
Bi hilean behin argitaratzen den eta pertsona guztientzat eskuragarri dagoen buletin hau herritarrei eta gure foru erkidegoko eragileei zuzenduta dago, bai eta Nafarroako Gobernuko langileei eta hura jaso nahi duen edozein pertsona edo erakunderi ere. Harpidetu.

Jarduera: 
Aurkezpena
Modalitatea: 
Informatiboa
Eremua: 
Gobernu Irekia
Data: 
2022/06/27