Eztabaida publikoa: "Pertsonaren Duintasuna Hiltzeko Prozesuan"

HELBURUAK

- Sakontzea hiltzeko prozesuan dauden pertsonen duintasunaren esanahian eta kontsiderazioan, eta benetan gure heriotzaren gaineko erabakimenik ote dugun.
 
- Hausnartzea herritarren premia eta eskarien gainean, eta nola eman diezaiokegun erantzuna errealitate, interes eta ezinegon desberdinei.
 
-Eztabaidatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko politika publikoetatik ekin beharreko neurrien gainean.

 

EGITARAUA:

-Nafarroako Parlamentuko lehendakariaren agurra, Ainhoa Aznarez Igarza.

-Irekiera eta aurkezpena. Jardunaldia hasteko Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria mintzatuko da, Ana Ollo Hualde.

Hizlariak:


-Ana Otazu Vega, legelaria, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zientzia Juridikoen Fakultateko Zuzenbide Publikoaren Alorreko irakasle elkartua.
 

-Xabier Azcoitia Zabaleta, Teologian lizentziaduna, Counselling masterduna, Dolu masterduna eta Zainketa Paliatiboetako graduondokoduna:
 

-Albert Planes Magriñá, Familia medikua, AMF aldizkaria zuzentzen du, CAMFIC etika taldeko kidea da:
 

Eztabaidaren moderatzaile Ana Aliende Urtasun ariko da. Doktorea da soziologian, NUPeko Gizarte Zientzietako irakaslea da eta Nafarroako Soziologo eta Politologoen Elkargoko kide da.

 
Irekieraren ondotik eztabaida  horizontal bat izanen da parte-hartzaile guztien artean.

 

 

Jarduera: 
Jardunaldia
Data: 
2018/12/18
Ordua: 
17:00etan. Toki kopurua mugatua da.
Lekua: 
Nafarroako Parlamentua Navas de Tolosa, 1
Herria: 
Pamplona <> Iruña