“
Parte hartu, Nafarroa!” aurkezpena. Tresna horrek funtsezko pieza izan nahi du Nafarroako Foru Administrazioaren eta herritarren gobernantza ereduan, komunitate demokratikoagoa eta gardenagoa eraikitzeko, protagonismoa emanez bertan bizi direnei. “Parte hartu, Nafarroa!” plataforma software libreko proiektu batean oinarritzen da, eta sektore publikoaren eta arlo komunaren arteko baterako ahalegin bat da, hainbat erakundek garatu dutena herritarren lankidetza aktiboarekin. Aurkezpen hau Nafarroako Gobernuko departamentuei zuzenduta dago, politika publikoen sustatzaile diren aldetik. Era berean, interesgarritzat jotzen duen edonori ere zuzentzen zaio.
EKAINAREN 27ko EGITARAUA
12.00 -12.10: Joseba Asiain Albisu, Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusia
12:10- 12:40: Carol Software Libreko Elkarteko lehendakaria
Decidim: la plataforma digital libre y abierta para la democracia
12:40- 13:10:Aram , Populateko Decidim proiektuen arduraduna
Adaptación de Decidim a Participa Navarra y potencialidades de la herramienta
13:10- 13:30 - Parte-hartzaileen galderak
13:30-14:00 - Herritarren partaidetzako eta boluntariotzako taldea
Arau, plan, programa, estrategia eta zerbitzuei lotuta parte hartzeko prozesuak abian jartzeko orduan departamentuetako unitateek jarraitu beharreko prozedurak, eta herritarrek parte hartzeko organoak.
Piztutako interesa estimatu ahal izateko, eskertuko dugu izena ematea.
Aurkezpenera sartzeko, klikatu hemen
(Programa deskargatu nahi baduzu, sakatu irudia)