Irakurketa errazean argitaratu da Nafarroako Parte-hartze Demokratikoari buruzko Foru Legea
Nafarroako Parte-hartze Demokratikoari buruzko martxoaren 22ko 12/2019 Foru Legea irakurketa errazeko formatuan eskura daiteke. Egokitzapen hori egin da Nafarroako Gobernuak "Komunikazio argiaren alde egiteko" konpromisoa hartu duelako Gobernu Irekirako Aliantzarako (OGP) Nafarroako Gobernuaren I. Ekintza Planean (2025-2027).
Irakurketa errazaren metodoak testuak egokitzen ditu, errazago uler daitezen. Hizkera zuzena, esaldi laburrak eta diseinu argia erabiltzen ditu. Gainera, metodo horretan ezinbestekoa da baliozkotzearen urratsa gainditzea, horrek bermatzen baitu haren zorroztasuna; hau da, ulermen-zailtasunak dituzten pertsonek testua ebaluatzen dute, argitaratu aurretik benetan ulertzen dela ziurtatzeko. Horrela, denok uler ditzakegu legeak eta parte har dezakegu bizitza publikoan baldintza berdinekin.
Dokumentu honekin, Nafarroako Gobernuak araudia hurbiltzen die herritarrei, eta parte-hartze demokratikorako eskubidea bermatzen dio mundu guztiari.
Irakurketa errazean argitaratu da Nafarroako Parte-hartze Demokratikoari buruzko Foru Legea.

