Nafarroako Datu Irekiak, orain DCAT-AP-ES profilarekin
Nafarroako Datu Irekien atariak bertsio berri bat abiarazi du, CKAN tresnan oinarritua, zeinak DCAT-AP-ES profila txertatzeko aukera eskaintzen baitu. DCAT-AP-ES metadatu-eredu berria da, bere egiten ditu Europako DCAT-AP 2.1.1 datu-trukerako eskemaren jarraibideak, eta Europako Batzordeak definitutako Balio Handiko Multzoen (High Value Datasets) modelatua txertatzen du.
Hobekuntza horrek aukera ematen du datu-multzoak modu homogeneoagoan deskribatzeko, errazago aurkitu eta berrerabiltzeko, eta Estatuko nahiz Europako beste katalogo publiko batzuekiko elkarreragingarritasuna sendotzeko. DCAT-AP Espainian aplikatzeko profila den aldetik, DCAT-AP-ES Espainiako berezitasunetara egokitzeko diseinatuta dago; hartara, estatu-, autonomia- eta toki-mailako datu irekien kudeaketa eraginkorra bermatzen du.
Hona hobekuntza garrantzitsuenetako batzuk:
- modu egituratuagoan deskribatzen dira katalogo, datu-multzo, banaketa eta datu-zerbitzuak
- gehiago eta hobeto jarraitzen da Estatuko eta Europako hiztegi eta estandarretan ezarritakoa
- hobetu egin da balio handiko datu-multzoak argitaratzeko ahalmena
- erraztu egin da beste katalogo batzuekin federatzeko modua
- hobetu egin da metadatuen kalitatea eta sendotasuna
- - bermatzen da datuak FAIR izatea: aurkigarri, atzigarri, elkarreraginkor eta berrerabilgarriak)
Eguneratze honen bidez beste urrats bat egin du Nafarroako Gobernuak, gardentasunaren, informazio publikoa berrerabiltzearen eta zerbitzu digitalak modernizatzearen alde duen konpromisoan.

