Nafarroako esperimentazio eta herritarren lankidetzarako laborategien sarea

Beste urrats bat egin du Nafarroako herritarren esperimentazio eta elkarlanerako laborategien sarearen proiektu pilotuak, etenik gabe eta eraginkortasun osoz egiten ari den bidean. Maiatzaren 18an proposamenak hautatu ondoren, dagoeneko hasi dira formalki garatzen herritar-laborategien 10 proiektu. Ekimenen atzean erakunde publiko eta pribatuak daude, guztien artean lurraldean askotariko lankidetza-sarea sustatzen dutela.
Hauek dira erakunde eta laborategi-proposamen hautatuak:
- Urdiain: "Urdiaingo ondare immateriala berreskuratzea"
- Andia Mankomunitatea: "Elkarrekin bizilagunak babesteko sare bat sortzea"
- Escenika: "Istorio pizgarriak: parte-hartze kolektibo kulturala sustatzeko laborategia"
- Koine Aequalitas fundazioa: “CircularLab Navarra”
- Harrera Familien Nafar Elkartea (Magale): "Herritarren laborategia, familian eta komunitatean hazteko eskubidearen alde"
- Iruñeko Udala. “Plaza On. Iruñeko auzoetan boluntariotza komunitarioko sareak sortzeko proposamena"
- Iruñeko Udala: “Hiriartea. Ziudadelan kultura-bitartekaritzako proiektu bat sortzea"
- VidAAs zentroa: "Sarrigureneko VidAAs Herritarren Laborategia: Berrikuntza komunitarioa eta esperimentazio teknologikoa"
- Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentua eta Eskubide Sozialetako Departamentua. “REDES. SAREAK”. Zainketei buruzko PAISS Sare Komunitarioak aktibatzea. Lizarra
- Osasun Departamentua, NUP eta Navarrabiomed: "Osasuna, haurtzaroaren eta nerabezaroaren ikuspegitik"
Diseinuaren II. fasearen barruan, maiatzaren 21eko ongietorria egiteko saioa izan zen. Bertan, 10 laborategi hautatuak aurkeztu ziren, horien testuingurua aztertu, eta hurrengo urratsak definitu, halako moduan non zeharkako sinergiak sustatu baitziren. Bigarren jarduera aurrez aurreko lantegi bat izan zen, ekainaren 2an La Fábrica de Gomas espazioan egin zena, materialak bateratzeko eta lan kooperatiboa sustatzeko. Harreman horiek sistematizatzearen ondorioz, proiektu pilotua Nafarroa eraldatzeko ahalmen handiko sare baten ernamuin bihurtu da.
Ekainaren 2ko aurrez aurreko jardueran, proiektuei lotutako zeharkako lan-ildoak jorratu ziren. Zehazki, hauek izan ziren eztabaidak egituratu zituzten funtsezko gaiak:
- Adinekoak eta Zaintzak
- Haurtzaroa, Nerabezaroa eta Gaztaroa
- Ekonomia zirkularra eta Teknologiak
- Kultura, Ondarea eta Memoria
- Administrazioa, Erakundeen arteko lankidetza eta Herritarren elkarte-sarea
Topaketa horien ondoren, diseinu-fasea ekainaren 25ean amaituko da, 10 laborategi-proiektu hautatuen barne-aurkezpena egitearekin batera. Ondoren, irailean, deialdiak jendaurrean aurrez aurre aurkezteko ekitaldia eginen da; bertan, egindako lan guztia zertan gauzatu den eta zer emaitza zehatz eman dituen ikusteko aukera izanen da.

