Nafarroako haur eta nerabeen lehen kontseilua eratu da


 

2026ko irailaren 23an, ofizialki eratu zen Nafarroako Haurren eta Nerabeen lehenengo Kontseilua, politika publikoetan haurrei ahotsa ematea helburu duen organoa. Nafarroako hainbat udalerritako 9 eta 17 urte bitarteko 17 kidek eta 5 ordezkok osatzen dute Kontseilua.

Saio batekin jarri zuten abian Kontseilua, lehenengo lehendakariorde eta Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilaria –eta, halaber, organoaren ohorezko presidentea– buru zelarik, eta parte hartzera gonbidatu zituzten Kontseiluan ordezkatuta dauden familiak eta elkarteak.

Ekitaldian, Kontseiluaren aurkezpen ofiziala egin zuten, eta diploma bana eman zieten kontseilukideei. Gero, lan-saio batean, elkar ezagutzeko eta taldearen kohesioa sustatzeko dinamikak egin zituzten.

Nafarroako Haurren eta Nerabeen Kontseiluaren sorrera mugarri instituzionala da Foru Komunitatean, haren bidez finkaturik geratzen baita haurrek eta nerabeek beren kezkako gai publikoetan aktiboki parte hartzeko duten eskubidea.

Ikusi albistea navarra.es webgunean.