Bultza ezazu herritarren laborategi bat zure herrian

Esperientzia pilotua 2026an

 

Zalantzak argitzea 

Online bi saio eskaintzen dira eskaera-inprimakia betetzearekin lotutako zalantzak argitzeko. 

Data eta ordua: astelehena, maiatzak 11, 13:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 18:30era;

Eskatu esteka helbide honetan: participacionciudadana@navarra.es

 

Deialdi bat ireki da Nafarroako Foru Komunitateko erakunde, elkarte, enpresa eta kolektiboendako, interesa dutenek 2026an herritarren laborategi bat antola dezaten, eta parte har dezaten herritarren esperimentazio eta elkarlanerako laborategien Nafarroako sareko esperientzia pilotu batean.

Herritarren laborategien asmoa da elkarbizitza hobetu nahi duten ekimenak lankidetzan esperimentatzeko eta sortzeko topaguneak abian jartzea. Gaikako deialdien bidez, proposamenak hautatuko dira, eta elkarlanerako deia eginen da, hautatutako ekimenak ekoizpen kolaboratiboko tailerretan gauzatzeaz arduratuko diren taldeak sortzeko. Hala, herritarren laborategietan, askotariko profil eta ezagutzak dituzten pertsonen laguntzari esker, ideia onak egia bihur litezke.

Esperientzia pilotu honen asmoa da herritarren laborategien 8 eta 10 proiektu bitartean hautatzea, Nafarroako hainbat herritako mota desberdinetako erakundeek proposatzen dituztenen artetik. Hautatutako proiektuei lagun eginen zaie laborategiak diseinatzeko eta ezartzeko prozesuan, eta haien arteko lankidetza sustatuko da. Helburua da esperientzia pilotu bat abian jartzea, etorkizunean hazteko asmoarekin, Nafarroa osoan ekimenetarako, esperimentaziorako eta lankidetzarako gaitasuna areagotzeko.
Online informazio-saioak: apirilaren 27an eta 29an, maiatzaren 4an eta 6an, parte hartu nahi duten erakundeei orientazioa emateko. Eskatu esteka helbide honetan: participacionciudadana@navarra.es

Proiektuari buruzko informazio gehiago dokumentu honetan.

Laborategiko proposamen bat baduzu, bete inprimakia esteka honetan eta bidali helbide honetara: participacionciudadana@navarra.es.
Epea maiatzaren 14ra artekoa da.
 

Zalantzak argitzea 

Online bi saio eskaintzen dira eskaera-inprimakia betetzearekin lotutako zalantzak argitzeko. 

Data eta ordua: astelehena, maiatzak 11, 13:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 18:30era;

Eskatu esteka helbide honetan: participacionciudadana@navarra.es

Jarduera:
Tailerra
Modalitatea:
Gaikakoa
Data: