Lekua: Pedro Mayo 2 gela, NAPIn (Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua, Navarrería kalea 39, Iruña)
Eguna: maiatzak 22
Hartzaileak:
Nafarroako Gobernuko departamentuetan informazio publikoaz arduratzen diren unitateak.
Helburu orokorra:
Informazio publikoaz arduratzen diren unitateei erakustea, teorikoki zein praktikoki, nola kudeatu behar dituzten informazio publikoa eskuratzeko eskaerak.
Edukia:
Araudia aztertuko dugu, eta hura nola aplikatu kasu errealetan. Horri esker, egoki kudeatzen ahalko dugu edozein gorabehera eskaeren tramitazioan, eta bideratu eta bermatuko dugu pertsona guztiek informazio publikoa eskuratzeko duten eskubidea.
Jardunaldia topagune bat izanen da, Foru Administrazioko departamentuetan informazio publikoaren eskaerak kudeatzen dituztenek esperientziak eta erronkak elkarri jakinarazteko.

