Gobernuserako bidaia. Gobernu Irekiaren planeta

"Gobernuserako bidaia. Gobernu Irekiaren planeta" 8tik 12 urte bitarteko haurrendako komikia da. Proposatutako tramari esker, gobernu ireki, garden eta parte-hartzaile baten inguruko kontzeptuak hurbildu nahi zaizkie haurrei, haien adinari egokitutako hizkuntzan.

Estreinaldia: 2023ko martxoaren 7an, Iruñeko García Galdeano ikastetxeko 5. eta 6. mailako ikasleak. Estreinaldiaren informazioa.

Komiki hau hartzaileei helarazteko, Nafarroako ikastetxeetako ikasleendako antzerti-erako dinamika bat jarri da abian. Antzezpena gaztelaniaz zein euskaraz egin daiteke, halaber komikia bi hizkuntzetan dago. Argibide gehiago.

Komikia Belatz marrazkilariak egin du eta 6.000 ale argitaratu dira. Nafarroako ikastetxeetan eta haurtzaroarekin zerikusia duten entitateetan banatuko dira, Gobernu Irekiaren esanahiaren eta kontzeptuaren gaineko informazioa izan eta haren gainean hausnar dezaten. Badu denbora-pasetarako separata bat.

2023/03/07, Asteartea