Gobernu Irekia - Parte hartzeko sare autonomikoa

Herritarren Parte-hartzerako Sare Autonomikoa:

Herritarren Parte-hartzerako Sare Autonomikoa da autonomia-erkidegoen hausnarketa-foro bat, xede dituena herritarrek politika publikoen prestaketan parte har dezaten sustatzeko estrategiak. Nafarroa sare horretako kide da hasieratik; 2016ko apirilean eratu zen, Zaragozan.

Topaketa horren ondorioz gutun bat sinatu zen, autonomia-erkidegoetan herritarren parte-hartzea sustatzeko. Gutun horren edukia ikus daiteke esteka honetan.

2023. urtearen bukaeran Valentzian egindako bileran, Herritarren parte-hartzerako Erkidegoen arteko Sareak ekintza-plan komuna onetsi zuen. Ikusi haren edukia esteka honetan

Sarea, aldiro autonomia-erkidego desberdin batean biltzen da, eta autonomia-erkidego hori arduratzen da biltzarraren antolaketaz eta programaz. Nafarroari egokitu zitzaion Herritarren Parte-hartzerako IV. Biltzarra antolatzea. Esteka honetatik, egindako hitzaldietara sar zaitezke.